Kairos

Kairos jainkoaren erliebera, Trogirren (Kroazian) aurkitutakoa. I. mendekoa da.

Kairos ("καιρός" grezierazko hitzetik) denborarekin lotutako kontzeptua da, baina ez hau kalkulatzeko, horretarako kρόνος (krónos) baitzegoen, haren kualitatea neurtzeko baizik. Literalki "une egokiena" adierazi nahi du. Greziako filosofian eta kristau teologian Jainkoaren denborarekin lotzen zen. Orokorrean, zerbait garrantzitsua gertatzen den denbora unea definitzen du. Kairos jainko hegodun bezala errepresentatzen zen, pasako dela adierazteko. Jainko bezala Kairos ia ezezaguna zen; Kronos, aldiz, Antzinako Greziako jainko garrantzitsua zen.[1]

Kairos Greziako mitologian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Antzinako Greziako mitologian klimaren eta urtaroen jainkoa zen. Orokorrean Zeus eta Tycheren seme txikiena bezala da ezaguna. Horren arabera Kronosen biloba zen eta azken hau boterean ez zegoenean bizi izan zen.

Errepresentazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kairos jainkoa burusoila, baina buruan ile mataza duen gazte bat bezala errepresentatu da; bi hegalak ditu eta ezkerreko eskuan desorekatuta dagoen balantza.

Gure aldetik igarotzen denean hiru aukera daude:

  1. ez da ikusten
  2. ikusten da, baina ez da ezer egiten
  3. ondotik igarotzen den unean ile matazatik heltzen zaio, eta horrela aukera bat dugu.

Kairos-ek latinez opportunitas hitza eman du (hots, 'aukera', 'egoeraz baliatzea').

Kairos Francesco Salviati margolariaren arabera (1552).

Kairos beste kulturetan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txinatarrek badute Kairos-en antzeko kontzeptu bat: Tse

Gaur egungo kontzeptua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gaur egun kontzeptua oso modu desberdinetan erabiltzen da, batzuetan denbora une batekin lotuta, bestetan denbora eta leku zehatzekin lotuta. Hona hemen adibide batzuk:

  • Eric Charles White pentsalari estatubatuarrak honela definitu du: "lipar iheskor bat non, metaforikoki, bilatutako helburura heltzeko nahitaez zeharkatu behar den zirrikitu bat, hau da, leku zehatz bat."
  • Gilles Deleuze filosofo frantziarrentzat hauxe daː "une-leku bakarra eta errepika ezina, orainaldian ez dena, beti heltzekotan dagoena eta beti igaro dena".[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b White, Eric Charles (1987). Kaironomia: On the Will-To-Invent. Ithaca, Nueva York: Cornell University Press. 13.or. ISBN 08-014-1993-X. OCLC 14411543. «a passing instant when an opening appears which must be driven through with force if success is to be achieved.»

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]