Kamakshi

Kamakshi
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa


Kamakshi jainkosa hindua da, batez ere India hegoaldean eta bereziki tamilen artean gurtua. Ekialdeko Indian, Kamakhya izenarekin ezagutzen da. Eskualde batzuetan Lalitambika edo Tripurasundari izenez ere ezagutzen da. [1]

Gurtza eta ohiturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hasiera batean, Kamakshi jainkosa basati eta odolzaletzat hartzen zen, Shankara santuak otzan eta forma arin batean eraldatu omen zuena. Erritu brahmaniko hutsez gain, Kamakshi gurtzak elementu tantrikoak ere biltzen ditu[1].

Batzuetan Kamakshi Parvatiren forma gisa errepresentatzen da, baina bere gurtza nagusi den tokian, Tamil Nadun, forma espezifikoa du, tenplu zehatz bati lotua Kanchipuram hirian: Ekambareswarar tenplua. Kondairak dio han Kamakshi gurtza egiten ari zela mango zuhaitz baten azpian hondarrez egindako lingam baten ondoan, eta horrek Shiva jainkoaren etorrera ekarri zuen, eta harekin ezkontza gauzatu zen tokian bertan[2]. Kanchipuram hirian baita, bada Kamakshiren omenezko beste tenplu nagusi bat, Kamakshi Amman deritzona, eta honetan inspiraturik, Hamm hirian Alemanian, Sri-Kamadchi-Ampal-Tempel izeneko eraikuntza modernoa ere bai.

Kamakshi edertasunaren, lasaitasunaren eta bakearen adierazgarri da. Kamakshiren gurtzak ez du sakfriziorik edo penitentziarik eskatzen, bere irudiari maitasuna eta adeitasuna adierazi behar dio fededunak erritualean, eskaerak bete nahi izanez gero. [3]

Ekambareswarar tenpluan, Kamakshi Shivarekin ezkondu zeneko tokia, irudikapena eta hura gertatu zeneko mango zuhaitza. Ekambareswarar tenpluan, Kamakshi Shivarekin ezkondu zeneko tokia, irudikapena eta hura gertatu zeneko mango zuhaitza.
Ekambareswarar tenpluan, Kamakshi Shivarekin ezkondu zeneko tokia, irudikapena eta hura gertatu zeneko mango zuhaitza.


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, ingelesezko wikipediako «Kamakshi» artikulutik itzulia izan da, 2020-11-18 data duen 205643371 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2020-11-18 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. a b Martin Baumann, Brigitte Luchesi, Annette Wilke (Hrsg.): Tempel und Tamilen in zweiter Heimat. Hindus aus Sri Lanka im deutschsprachigen und skandinavischen Raum, Würzburg 2003, ISBN 3-89913-300-5, Anette Wilke, Zum Beispiel Seite 132
  2. (Ingelesez) «The place where Lord Shiva and Devi Kamakshi's marriage took place! - Review of Ekambareswarar Temple, Kanchipuram, India» Tripadvisor (Noiz kontsultatua: 2022-10-19).
  3. Axel Michaels, Der Hinduismus – Geschichte und Gegenwart, C.H. Beck Verlag München 1998, 2. Auflage 2012, ISBN 978-3-406-54974-8, Seite 256

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]