Kanjizai-ji | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Japonia |
Japoniako prefekturak | Ehime |
District of Japan | Minamiuwa district |
Town of Japan | Ainan |
Koordenatuak | 32°57′53″N 132°33′51″E / 32.96467°N 132.56406°E |
Historia eta erabilera | |
Erlijioa | Shingon-shū Daikakuji-ha (en) |
Izena | Bhaiṣajyaguru Buddha (en) |
Kanjizai-ji (japonieraz: 観自在寺 ) , Japoniako Ainan herrian dagoen tenplu budista bat da, Shikokuko erromesbidean dagoena. Tenpluan gurtzen den irudia Yakushi Nyorai da.
Diotenez 807an Kūkai monjeak herria bisitatu eta hiru estatua egin zituen Heizei enperadorearen omenez; Yakushi Nyorai (本尊薬師如来), Wakihutsu Amida-Nyorai (脇仏阿弥陀如来) eta Jūichimen Kanzenon (十一面観世音).
Estatua bikainak izanik Heizei enperadorea eta ondoren Saga enperadorea urtero etorri ziren tenplura.
Shikokuko erromesbidean dagoen 40. tenplua da.
Eraikin nagusiaz gain aipatzekoa da Houshūden-Hakkakudou (宝聚殿八角堂) eraikina. Zoriaren zazpi jainkoen omenezko tenplua da eta Benzaiten (弁財天) jainkosak zaintzen du. Jainkosa hau artisau eta altxorren jainkosa da eta desastre naturaletatik babestu eta uzta oparoak ekartzen ditu.