Kapa eta ezpatako zinema

Douglas Fairbanks Robin Hood moduan, 1922

Kapa eta ezpatako zinema ekintzazko zinemaren azpigenero bat da, ezpata-borrokak dituena. Askotan benetako gertakarietan oinarrituta, filmeko pertsonaiek moral zorrotza dute: heroiek eta, batzuetan baita bilauek ere, ohore-kode bat jarraitzen dute. Maiz, filmak ezaugarri erromantikoak ditu, askotan damatxo arriskuan motako pertsonaiak agertuz.[1]

Jada zinemaren hasieran, zinema mutuaren garaian, ikuskizunen saila ezpatariz beterik zegoen. Garai hartako ezagunena Douglas Fairbanks izan zen, generoa definitu zuen The Mark of Zorro (1920) bezalako filmak egin zituena. Istorioak eleberri historiko erromantikoetatik ateratzen zituzten, batez ere Alexandre Dumas edota Rafael Sabatiniren lanetatik. Generoak hiru etapa izan zituen zinema klasikoaren garaian: Douglas Fairbanksena 1920 eta 1929 artean; Errol Flynnean 1935 eta 1941 artean; eta 1950eko hamarkadakoa, noiz Ivanhoe (1952) eta The Master of Ballantrae (1953) filmak edo The Adventures of Robin Hood (1955–1959) telesailak grabatu zituztenean.[2] 1970eko hamarkadan, Richard Lesterren Dumasen egokitzapenak generoa berpiztu zuten.[3]

Film klasikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aktore ospetsuak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Richards, Jeffrey. (2014). Swordsmen of the Screen. Routledge ISBN 9781317928638..
  2. Screen Online.
  3. (Ingelesez) Hoad, Phil. (2003-8-1). «Making Waves: In Praise of the Swashbuckler» The Guardian.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]