Kapera Palatinoa (Palermo) | |
---|---|
Cappella Palatina | |
Royal Palace and Palatine Chapel | |
Kokapena | |
Herrialdea | Italia |
Eskualdea | Sizilia |
Italiako hiri metropolitarra | Palermoko metropoli-hiria |
Italiako udalerri | Palermo |
Koordenatuak | 38°06′39″N 13°21′13″E / 38.1108°N 13.3536°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | XII. mendea |
Erlijioa | katolizismoa |
Elizbarrutia | Roman Catholic Archdiocese of Palermo (en) |
Arkitektura | |
Estiloa | Norman-Arab-Byzantine culture (en) |
Ondarea | |
Kontaktua | |
Helbidea | Piazza Indipendenza, - Palermo |
Webgune ofiziala | |
Kapera Palatinoa (italieraz: 'Cappella Palatina') errege normandiarrek Palermon (Sizilia) zuten kapera zen. Palazzo dei Normanniren beheko solairuaren erdialdean dago. 1140 urtearen inguruan eraiki zen, arabo-normandiar bizantziar estiloko gailurretariko bat izanik. 2015eko ekainan, kapera, Arabo-normandiar Palermo eta Cefalú eta Monrealeko katedralak multzoaren barruan, Gizateriaren Ondarea izendatu zuen UNESCOk.[1]
1132an, Roger II.a Siziliakoa kapera enkargatzea agindu zuen. 1080. urte inguruan eraikitako aurreko kaperaren (gaur egun kripta) ordezkoa izan zen. Bere eraikuntzak zortzi urte behar izan zituen eta beste batzuk mosaikoekin eta artelanekin dekoratzeko. Petri apostoluari eskainitako santutegiak basilikako kupula du. Bizantziar arkitekturan ohikoak diren hiru abside ditu eta sei arku zorrotz (hiru erdiko nabearen alde banatan), birziklatutako zutabe klasikoen gainean.