Karbanioi | |
---|---|
![]() | |
Azido konjokatua | carbon acid (en) ![]() |
Mota | organic anion (en) ![]() |
Identifikatzaileak |
Karbanioia karbono-atomoan karga negatiboa duen anioi organikoa da, adibidez, CH3−C−[1].
Karbanioiek egitura piramidala dute. Karbono-atomoek sp3 hibridazioa dute. Halaber, karga negatiboa zenbat eta sakabanatuagoa egon orduan eta egonkorragoa izango da karbanioia. Karbono-atomoak partekatu gabeko bi elektroi ditu eta ondorioz 8 balentzia-elektroi[2].
Karbanioia nukleozalea da eta karbono elektroizaleekin erreakzionatzen du C-C lotura berriak eratuz. Hortaz, erreakzio-bitarteko inportanteak dira sintesi organikoan.