Kimika organikoan karbeno karbono dibalente bat duen erradikal organiko oso erreaktiboen familiari esaten zaio Karbenorik arruntena :CH2 da, eta metileno deritzo. Bi lotura-elektroi elkarbanatu gabe dituzte karbenoek[1].
Bi karbeno-mota daude:
Singlete karbenoak sp2 hibridazioa du elkarbanatu gabeko bi elektroiak p orbital berean parekaturik kokatzen direlako eta laua da. Triplete karbenoa lineala da eta sp hibridazioa du, bi elektroiak parekatu barik daudelarik[2].
Karbenoen erreaktibitatea motaren araberakoa da, hots, singlete ala triplete den.
Singlete karbenoa bada eta alkenoekiko adizio-erreazioa estereoespezifikoa da. Alegia, cis alkenoak singlete karbenoarekin erreakzionatzen badu, cis-ziklopropanoa lortzen da. Bestalde, trans alkenoa bada, trans-ziklopropanoa lortuko da.
Alabaina, triplete karbenoaren kasuan erreakzioa ez da estereoespezifikoa eta isomeroen nahastea lortzen da[3].
Industrian karbenoen erabilera handiena tetrafluoroetilenoaren produkzioan gertatzen da, hain zuzen ere tefloiaren monomeroa sintetizatzeko. Tetrafluoroetilenoa difluorokarbenoa bitartekoa dela sintetizatzen da.