Karbokatioia da karbono-atomoan karga positiboa duen katioi organiko ezegonkorra [adibidez, trifenil metilo katioia: (C6H5)3−C+.[1]
Karbokatioiek egitura laua dute. Karbono-atomoek sp2 hibridazioa izaten dute eta hibridatu gabeko p orbitala hutsik dago, hots, elektroirik ez du. Beste hitz batzuetan, kargatutako karbono-atomoak sei elektroi bakarrik ditu balentzia-geruzan eta egonkortasuna ematen duen zortzikotearen legea ez du betetzen. Ondorioz, oso erreaktiboak eta ezegonkorrak dira. Dena den, erreaktibitate-eskala bat ezar daiteke alkilo-karbokatioietan: tertziarioak > sekundarioak > primarioak > CH3+.[2]
Karbokatioiak karga positiboa duenez, elektroizalea da eta hidroxilo edo halogeno ioien moduko nukleozaleek erreakzionatzen dute beraiekin.