Karimat El-Sayed | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Egipto, 1933ko abenduaren 10a (91 urte) |
Herrialdea | Egipto |
Lehen hizkuntza | egiptoar arabiera |
Hezkuntza | |
Heziketa | Londresko University College Ain Shams University (en) |
Hizkuntzak | arabiera egiptoar arabiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | kristalografoa |
Enplegatzailea(k) | Ain Shams University (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Karimat El-Sayed (Egipto, 1933ko abenduaren 10a) kristalografo egipziarra da. Nazioarteko Kristalografia Elkarteko Hezkuntza sailaren zuzendaria izan zen[1] eta Emakumezko Zientzilarien L'Oréal-UNESCO saria jaso zuen 2003an[2].
Ain Shams Unibertsitatean Matematika eta Fisika ikasketak egin zituen eta ohorezko graduazioa lortu zuen 1957an. 1965ean Londresko University Collegen egin zuen doktoretza Kathleen Lonsdale zuzendari zuela. Materialen bibrazio atomikoa eta tenperatura igoerak eragindako bolumen hedatzea erlazionatu zituen[3].
El-Sayedek ikerlanetan materialen egitura, mikroegiturazko ezaugarriak eta metalurgia industrialean eta materiale erdieroaletan ezpurutasunen aplikazioak izan ditzakeen ondorioak aztertzen ditu.
Abdul-Aziz Erregearen Unibertsitateko Fisika Departamendtuko Emakumezkoen saila sortu zuen 1975ean, Nazioarteko Kristalografia Elkarteko Hezkuntza sailaren zuzendaria izan zen eta hiru urtez Egiptoko Kristalografia Batzordeko lehendakaria izan zen.
Emakumezkoek zientzian parte hartzeko ahaleginak egin ditu, materialen ikerketa esparruan bereziki.
Karimat El-Sayedek hainbat argitalpen egin ditu. Honako hauek dira aipatuenak[4]: