Karin Herrera | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Guatemalako Hiria, 1967ko uztailaren 25a (57 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Lehen hizkuntza | Guatemalan Spanish (en) ![]() |
Hezkuntza | |
Heziketa | Guatemalako San Carlos Unibertsitatea lizentzia : biologia kimiko Universidad del Valle de Guatemala (en) ![]() ![]() Salamancako Pontifize Unibertsitatea doktoretza : soziologia, politika zientzia |
Hizkuntzak | Guatemalan Spanish (en) ![]() gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | chemical biologist (en) ![]() |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Alderdi politikoa | ![]() |
Karin Larissa Herrera Aguilar (Guatemalako Hiria, 1968) kimika biologoa da, katedraduna, politikoa eta soziologoa da.[1]
Guatemalako San Carlos Unibertsitateko Kimika Zientzien Fakultateko kimikari biologo graduatua da Herrera.[1] Ingurumen-ikasketak egin zituen Universidad del Valle delakoan, eta politika zientzia eta soziologian doktoretza lortu zuen Salamancako Unibertsitate Pontifizioan. Nazioarteko hainbat aitorpen jaso ditu ingurumenaren alde egindako ibilbideagatik.[1][2]
Guatemalako San Carlos Unibertsitatean irakasle aritu da eta unibertsitate horretako Ikerketa Kimiko eta Biologikoen Institutuko zuzendaria izan da. Guatemalako Botikarien eta Kimikarien Elkargoaren ordezkaria da Unibertsitateko Goi Kontseiluan.[1] Ingurumen- eta politika-gaiei buruzko aholkularitza ere izan du hainbat erakunderen aurrean.[2][3]
2021ean, Guatemalako Botikari eta Kimikarien Elkargoaren Zuzendaritza Batzordeko lehendakariorde hautatu zuten 2021–2023 eperako.[4]
Movimiento Semilla alderdi politikoaren eskutik 2023ko hauteskunde orokorretarako alderdiaren lehendakariordetzarako hautagaia da, eta Bernardo Arévalo presidente izateko hautagaia.[5] Alderdia bigarren itzulira pasatu bazen ere hainbat oztopo izan ditu aurrera egiteko. Batetik, zenbait alderdik bozken iruzurra salatu zuten[6] eta azkenik, uztailaren 12an, bozkak legeztatu ziren egun berean,[7] Rafael Curruchichek, Zigorgabetasunaren Aurkako Fiskal Bereziak Semilla alderdia deuseztatzeko saiakera egin zuen, fiskalaren erabakia konstituzioaren aurkakoa izanik, estatu-kolpearen zurrumurrua zabaldu da.[8][9][10]