Karl Wilhelm Reinmuth | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Heidelberg, 1892ko apirilaren 4a |
Herrialdea | Alemania |
Heriotza | Heidelberg, 1979ko maiatzaren 6a (87 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Irakaslea(k) | Max Wolf |
Jarduerak | |
Jarduerak | astronomoa eta discoverer of asteroids (en) |
Karl Wilhelm Reinmuth (Heidelberg, 1892ko apirilaren 4 – 1979ko maiatzaren 6) astronomo alemanar ospetsua izan zen, batez ere deskubritu zituen asteroidei esker, 395 bere bizitza osoan.[1]
1912tik 1957ra Alemaniako Heidelberg-Königstuhl Astronomia Behatokian lan egin zuen. 1947tik 1950ra Astronomisches Rechen-Instituten izenean Planetoideen Zentroaren partaidea izan zen. Ondoren, erretreta hartu arte, Heidelberggo behatokiaren behatzaile buru izan zen. Reinmuthek 12.500 baino gehiago asteroideen neurketa astrometrikoak lortu zituen, lan benetan erraldoia.
1914an bere lehen asteroide aurkitu zuen, Sarita. Bere aurkikuntza ezagunenen artean Apolo eta Hermes asteroideak daude. Baita ere beste hauek deskubritu zituen: Agamenón, Odiseo, Eneas, Anquises, Troilo, Áyax, Diomedes eta Telamón; bi aldiko kometa: 30P/Reinmuth 44P/Reinmuth eta Stardust espazio zundak bisitatutako azken asteroidea, Annefrank.[2]
Reinmuth asteoride bati bere izena eman zion: 1111 Reinmuthia. Horrelako ekintzak astronomoen artean ez daude oso ondo ikusita.
Reinmuthek aurkitutako 1227tik a 1234ko planeten lehen letrek, "GSTRACKE" akrostikoa sortzen dute, Gustav Strackeren izena alegia. Strackek berak bere izena planetaren bati ez ematea eskatuta zuen.