Karnauba-argizaria edo Brasilgo ezkoa karnauba izeneko palma-espezie batetik ateratzen den argizaria da. Argizarien artean gogorrenetakoa da, hauskorra, eta 85 ºC-an urtzen da.[1] Palma hori endemikoa da Hego Amerikan, eta Ceará eskualdean hazten da, Brasilgo ipar-ekialdean. Lehorte garaian, Brasilgo ipar-ekialdean sei hilabete irauten duena, palmak ura gal ez dezan landarea ester, alkohol eta pisu molekular handiko gantz-azidoz osatutako argizarizko geruza lodi batez estaltzen da. Hostoak moztu ondoren, lehortu eta birrindu egiten dira argizaria aska dadin.
Karnauba-argizariaren erabilerak askotarikoak dira: elikadura (txikleak eta txokolate konfitatuak), distira lortzeko produktuak (oinetakoetarako kremak), zoru eta automobiletarako argizariak, eta estetika-industrian kremak eta kosmetikoak (ezpainetakoak eta pinturak).
Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |