![]() | |
Mota | kultura arkeologiko |
---|---|
Honen parte | Burdin Aroa |
Eponimoa | castro (en) ![]() |
Geografia | |
Jatorria | Iberiar penintsula |
Kastroen kultura (galizieraz: cultura castrexa, portugesez: cultura castreja, asturieraz: cultura castriega, gaztelaniaz: cultura castreña) Iberiar Penintsulako ipar-mendebaldean (iparraldeko Portugalen, Galizian, mendebaldeko Asturiasen eta ipar-mendebaldeko Leónen) Brontze Aroaren amaieratik (c. k .a. IX. mende inguru) erromatartua izan zen arte (c. k .a. I. mendea) zegoen kultura zeltaren izen arkeologikoa da. Kultura honen ezaugarri nagusiak honakoak dira: harresiz inguratutako herriak, castros deituak, eta ageriko hilobi-ohituren eskasia, haitzetan, ibaietan edota beste lekuetan ezpata edota beste metalezko tresnak askotan utzi arren.[1][2] Bere eremu kulturaleko mugak Cares (ekialdean) eta Duero (hegoaldean) ibaien haranetan jarri izan dira historiografian duela gutxi arte, baina azken urteetan, ekialdeko muga, Asturias probintziako erdi-ekialdera (Navia ibaia) mugitu dute ikerlariek[3].
Nahiz eta beste leku askotan, herri hizkeran "kastro" izena ematen zaien gune arkeologikokoak egon, horiek ezin dira kultura arkeologiko zehatz honen barne sartu[3].
Dena den, arkeologo eta historialari batzuek, Kastroen kultura eremu geografiko zabalgo batean kokatzen dute.