Katarina Taikon | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Almby parish (en) eta Örebro, 1932ko uztailaren 29a |
Herrialdea | Suedia |
Talde etnikoa | Kalderash (en) |
Heriotza | Ytterhogdal (en) , 1995eko abenduaren 30a (63 urte) |
Hobiratze lekua | Skogskyrkogården |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Björn Langhammer |
Seme-alabak | ikusi
|
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Q10429949 |
Hizkuntzak | suediera |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, aktorea eta militante politikoa |
Genero artistikoa | haur literatura |
Maria Katharina Lang-Hammer, Katarina Taikon izenez ezaguna, (Almby, Örebro, 1932ko uztailaren 29an - 1995eko abenduaren 30ean Outer Högdalen, Hälsinglanden). Suediako ijito idazle, aktore eta aktibista izan zen, Kalderash-ekoa. Rosa Taikonen ahizpa txikia. Nackako Henriksdal muinoan bizi zen. Suediako giza eskubideen eta zehazki ijitoen defendatzaile sendoenetako bat izan zen.[1]
Txikitan ez zioten eskolara joaten utzi, baina bere senideen laguntzarekin ikasi zuen irakurtzen eta idazten. Gero, Birkagarden Folk High School-en eta Bröderna Onhlmans Handelsinstitut-en ikasi zuen. [2]
1963an Los Gitanos idatzi zuen, obra horrekin egin zen ezaguna. Haurrentzako Katitzi liburu sorta idatzi zuen, neskatila ijitoen bizipenei buruzkoa, hein batean autobiografijoa (1979an izen bereko telesaila ekoiztu zen). Koma aldi baten ondoren hil zen istripu baten ondoren izandako garuneko lesio baten ondorioz.[3]