Katekinak landare jatorriko antioxidatzaile polifenoliko batzuk dira. Katekina esaterakoan, flabonoide eta flabonolari buruz ari gara. Katekina izena catechu izeneko landare estraktutik dator; Mimosa catechu landare espezietik ateratzen da estraktu hori.[1]
Hauen artean bi isomero topatzen dira, trans konfigurazioa eta katekina izena jasotzen dutenak eta cis konfigurazioa daukatenak eta epikatekina izenez ezagutzen direnak.
Esan beharra dago, epikateina txokolate beltzean topatzen den konposatu honek biogenesi mitokondriala faboratzen duela muskuluetan (bihotzean ere).
Azkenik, katekinak flabonoideen familitako konposatuak dira. Flabonoideen artean, honetaz gain, egitura fenolikoko substantzia natural asko topatzen ditugu.
Flabonoideak heste meharrean xurgatzen dira, jejunoan zehazki. Xurgatutako parte bat heste argira doa bueltan; flabonoideen %50a zirkulazio sistemikoaren bidez xurgatu egiten da.[2] Xurgatu ez den hori heste lodira pasatzen da, non mikrobiotaren bidez degradatzen den.
Xurgaturiko parte handi bat gernuaren bidez kanporatu egiten da 24 ordutan[3]. Gainontzekoak, kolonera heltzen denak, aldaketak jasaten ditu (sulfonazioak…).
Flabonoideek bi metabolizazio pairatzen dituzte. Lehenengoa, zirkulazio sistemikoaren bidez xurgatzen denaren metabolizazioa, gibelean ematen da; bestea heste argian, mikrobiotaren bidez.
Epikatekinek funtzio ezberdinak betetzen dituzte:
Marrubien hostoetako infekzioan faktore inhibitzaile moduan eragiten du. Baita, kafearen alearen gaixotasuna saihesten du, izan ere, Colletotrichum kahawae izeneko molekularen melanizazioa inhibitzen dute. Melaninarekin elkarrekintza inhibitzen du, modu honetan, ez da garatuko gaixotasuna.
Epikatekinak kakaoan nahiko nabaria den flabonoidea da, honen kontsumoa gaixotasun koronariek sortutako heriotzaren arriskua % 40-ra murrizten du[4]. Baita, gaixotasun kardiobaskularrek sortutako heriotzaren arriskua % 46-ra murrizten du[4]. Honen ondorioz, epikatekinen kontsumoa gaixotasun koronarioak eta gaixotasun kardiobaskularrak eragindako heriotzaren arriskua neurri handi batean murrizten duela.
Kakaoak arterietako endotelioaren bidez oxido nitrikoaren ekoizpena areagotuko da. Oxido nitrikoak odol-basoen dilatazioa eragiten du, modu honetaz, zirkulazioa hobetzen du eta presio arteriala murrizten du. Baita, garuneko odol-fluxua igotzerakoan funtzio kognitiboak hobetzen ditu, atentzioa eta buru arintasuna areagotuz[4].
Honen ondorioz, zenbat eta polifenol gehiago izan, orduan eta gaixotasun kardiobaskularrekiko babesa handitu eta minbizia izateko arriskua gutxituko dute.
Antioxidatzaile gisa jarduten dute. Konposatu bioaktiboen ugaritasunarengatik (hala nola, polifenolak) antioxidatzaile funtzioa daukate. Gainera, osasunarentzat ezaugarri antiinflamatorioak dakar, nagusiki, gaixotasun kardiobaskularrak saihesteko. Beste funtzio nagusi bat, odoleko HDL maila igotzen du eta LDL maila jaisten ditu[4].
Aipatzekoa da, antioxidatzaileak, erradikal askeen kalteak ekiditen dituzte eta zahartasunaren kontrako abantaila ugari ezartzen dituzte. Orokorrean, epikatekinen funtzio nagusienetarikoa antioxidatzailea da, sustantzia bioaktiben ekarpenaren ondorioz. Gainera, sustantzia bioaktibo hauek, funtzio antioxidatzaileak eragiteaz gain, gaixotasunak izateko arriskua jaisten dute, organismoaren zenbait prozesu inhibituz edo aktibatuz[4].
Europa eta Estatu Batuetako epikatekina iturri dietetiko nagusiak te eta hazi frutak dira.
Konposatu hau hainbat elikagai desberdinetan aurkitu dezakegu, kakaoan adibidez, gainera, orain arte aztertutako elikagai guztietan epikatekina eduki altuena duen elikagaia da (108mg / 100mg) [6]. Okaran zukuak (25mg / 100ml) eta babarrun lekek (16mg / 100g) ere hauen kantitate aipagarriak dituzte.
Olioetan ere aurki dezakegu, adibidez, lehenik eta behin, açai olioan, açai palmondoko fruitutik lortzen dena (67mg/kg) [7]. Bestalde, argan olioko fenol naturalen artean aurkitzen dira epikatekinak.
Hala ere, beste hainbat elikagaien parte dira epikatekinak: mertxikak, te berdea edo ozpinarenak. [8] [9]
Aipagarria da, epikatekinei lotzen zaien zaporea lehorgarria dela, baina ez mikatza. [10]
EFSAk epikatekina gomendio hauek ematen ditu eguneko:
Esan beharra dago, hala ere, gaur egun, ez dagoela argi eta sakon aztertuta konposatu hauek eragin ditzaken onura eta kalteak. Horregatik, ez da zehatza gomendioen edukia.
Epikatekinen jatorria lurzorutik hazitako landareak izaterakoan, landare horietan dauden beste konposatuen hazkuntzaren inhibizioa eragiten dute, hau da, nolabaiteko alelopatia[12]. Honako prozesu hau landareak duen hazi batek sortzen du, hain zuzen, centaurea maculosa izenekoa. Hazi honek, sustraien bitartez isomeroak askatzen ditu lurzoruan zehar, eta hauek antibiotikoen eta herbiziden efektuak daukate. Honen hipotesi bat da, oxigenozko honda erreaktibo bat sortzen duela landarearen sustraitik. Beraz, modu honetan, landarearen gainontzeko zelulen apoptosia eragiten du.[13]
Aipatzekoa da, Europar ekosistemako landare gehienak epikatekinen aurkako defentsak dituzte, aldiz, Iparraldeko Amerikan centaurea maculosaren efektutik nahiko landare gutxi babestuta daude. Izan ere, hazi honen efektua ez da kontrolatua.
Egindako ikerketak gizakietan izan dira. Kakaoaren katekinak ikerkertzen ari dira,, izan ere, kakaoa gaixotasun kardiobaskularrak sortzeko arrisku handia dauka. [14] Metaanalisi batean egindako ikerketa baten bidez, te berdearen kontsumoaren igoera eta honek daukan katekinen kantitatea egunero 7 alditan hartzerakoan, prostata minbizia izateko posibilitatea txikitzen duela. [14]