Kateryna Justxenko | |||
---|---|---|---|
2005eko urtarrilaren 23a - 2010eko otsailaren 25a ← Lyudmyla Kuchma - Lyudmila Yanukovych → | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Katherine Chumachenko | ||
Jaiotza | Chicago, 1961eko irailaren 1a (63 urte) | ||
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak 2007) Ukraina (2005 - | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Viktor Justxenko | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Walsh School of Foreign Service (en) Chicagoko Unibertsitatea Georgetowngo Unibertsitatea Booth School of Business (en) Prospect High School (en) | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria | ||
Jasotako sariak | |||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | kristautasun ortodoxoa |
Kateryna Mykhailivna Justxenko[1] (ukraineraz: Катерина Михайлівна Ющенко), jaiotzez Katherine Claire Chumachenko, (Chicago, 1961eko irailaren 1a) ukrainar ekonomialaria da, eta Ukrainako lehen dama izan zen, 2005etik 2010era, Viktor Justxenko presidentearekin ezkonduta.
1961eko irailaren 1an jaio zen Chicagon, Mykhailo eta Sofia Chumachenkoren familian[2]. Ahizpa bat du, Lydia-Marie Chumachenko Moll[2]. Jaiotzean Kateryna Klava izena jarri nahi izan zioten, 1933an Holodomorren hil ziren aitaren bi arreben omenez, baina ospitalean Katherine Claire bezala erregistratu zuten[3].
1982an ekonomian lizentziatu zen Georgetown Unibertsitatean, eta 1986an masterra egin zuen Chicagoko Uniertsitateko Negozio Eskolan[4]. Etxe Zuriko Harreman Publikoko Bulegoan lan egin zuen Ronald Reaganen administrazioan[5].
1993an Kieveko KPMG enpresan hasi zen lanean. 1993an, Viktor Justxenko Ukrainako Banku Nazionaleko burua ezagutu zuen eta 1998ko urtarrilean harekin ezkondu zen[2]. Hiru seme-alaba dituzte, Sofia, Khrystyna eta Taras[6].
2005ean Ukrainako herritartasuna lortu eta 2007an Ameriketako Estatu Batuetako herritartasuna baztertu zuen[7][8].