Katigatzeko erreminta edo krinpagailua konektore elektrikoak egiteko erabiltzen den aliketa-moduko tresna da.
Krinpaketa metalezko edo material harrikorrez egindako bi pieza, deformazio bidez, batzean datza.
Lehendabizi, zuritutako kablea neurriko irekidura duen terminalaren barruan sartzen da. Ondoren, krinpagailuarekin terminalaren irekidura zapaltzen da kablearen hariak eta terminala bat daitezen.