Katilu laranja | ||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||||||||||||||
Erreinua | Fungi | |||||||||||||||||||||||||||
Klasea | Pezizomycetes | |||||||||||||||||||||||||||
Ordena | Pezizales | |||||||||||||||||||||||||||
Familia | Pyronemataceae | |||||||||||||||||||||||||||
Generoa | Aleuria | |||||||||||||||||||||||||||
Espeziea | Aleuria aurantia Fuckel, 1870 | |||||||||||||||||||||||||||
Basionimoa | Peziza aurantia | |||||||||||||||||||||||||||
Mikologia | ||||||||||||||||||||||||||||
|
Katilu laranja (Aleuria aurantia) Pyronemataceae familiako onddoa da. Euskal Herrian aurkitzen da, bereziki inguru hezeetan, esateko Nafarroa Garaiaren iparraldean.[1]
Kolore laranja du, tonu oso bizi eta deigarriekin. Haren kopa 3 eta 8 zentimetro arteko diametro ditu. Bere esporak forma elipsoidalekoak dira eta morfologia fusiforme izan dezakete, erretikulatuak. Dimentsioak 13-23 x 6-11 mikrometroak dira. Kanpoko itxuraren ondorioz, Melastiza chateri espeziearekin nahastu daiteke.[2]
Bide eta baso irekiak, pinudiak batez ere. Ugaria da eremu hezeetan, ganadu-simaurra dagoen tokietan.[3]
Batez ere udazkeneko espeziea da, baina baita udaberri goiztiarretan ikus daiteke ere, oso hezeetan, edo, noizean behin, hezetasun handiko negu goiztiarretan, baina tenperatura oso hotzik gabe. Koniferoen basoetako habitak atsegin ditu, hala nola pinudiak eta hostoerorkorren basoak, baina ez hain ohikoak.
Ez du interes handirik baina batzuentzat oso zapore fina du. Jangarria da bai egosita baita ere gordinik. Apaingarri gisa ere erabil daiteke.[4] Haragia oso delikatua du. Entsaladan jateko, aldez aurretik ozpinetan eduki ondoren, oso goxoa da. Likoreak prestatzeko erabiltzen da baita ere.[3]