Katja Kettu

Katja Kettu

(2011)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakKatja Maaria Heikkinen
JaiotzaMuhos (mul) Itzuli eta Finlandia1978ko apirilaren 10a (46 urte)
Herrialdea Finlandia
Hezkuntza
Hizkuntzakfinlandiera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, film-zuzendaria, gidoilaria, zinema ekoizlea, animation director (en) Itzuli eta animatzailea
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
IMDB: nm2272466 Edit the value on Wikidata

Katja Maaria Kettu (Muhos, Finlandia, 1978ko apirilaren 10a) eleberrigilea eta animazio-zuzendaria da. Bere lehenengo liburua Surujenkerääjä (2005) izan zen. Kettu ezagun egin zuen liburua Kätilö (2011) da. Kätilö liburuan oinarrituta film bat egin dute eta liburuak sari asko jaso ditu: Kalevi Jäntti saria, Runeberg saria eta Kiitos kirjasta saria. Surujenkerääjä nobelarengatik Tiiliskivi saria eman diote.

Kettu finlandiarra da. Gaztaroan Rovaniemin (Laponia) bizi zen, eta Turkun, Tamperen eta Londresen ikasi zuen. Animazio-zuzendari ikasketetan lizentziatu zen 2001. urtean. Liburuak, animazioak, bideoklipak, antzezlanak eta binetak egin ditu eta gainera kantaria da Confusa taldean.

Kätilö (Emagina) eleberriak 100.000 ale baino gehiago saldu ditu eta hizkuntza askotan argitaratu dute. Bilbea emagin finlandiar baten eta soldadu alemaniar baten maisutasunari buruzkoa da eta Bigarren Mundu Gerran kokatuta dago. Kettu bere aitona-amonen bizitzarengan inspiratu zen eleberria idazteko.

Beste liburu batzuk Hitsaaja (2008), Pimppini on valloillaan: naisiin kohdistuva seksuaalinen vallankäyttö (2012), Piippuhylly: novelleja (2013), Novelli palaa! Matkanovelleja (2013, Aki Salmelarekin), Yöperhonen (2015), Fintiaanien mailla (2016, Meeri Koutaniemirekin eta Maria Seppälärekin) dira.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Biografia
Finlandia
Artikulu hau Finlandiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.