Kauri | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Animalia |
Filuma | Mollusca |
Klasea | Gastropoda |
Ordena | Littorinimorpha (en) |
Familia | Cypraeidae |
Generoa | Zonaria |
Espeziea | Zonaria pyrum (Gmelin, 1791)
|
Kauria (Zonaria pyrum) zipreidoen familiako itsas moluskua da, barakuiluaren itxurakoa, oso oskol distiratsua duena. Oskolaren burualdeko aurreneko kiribila beste guztiak batera bezain handia izaten du. Mediterraneoko itsasertzetan bizi da. Oso aintzat hartua da, apaingarri gisa edukitzeko, batez ere. Asiako eta Afrikako ekialdeko zenbait herrialdetan trukeko txanpon gisa ere erabili da.