Kaxoi perutar | |
---|---|
individual percussion plaques (en) | |
Jatorrizko herrialdea | Peru |
Identifikazioa | |
Hornbostel-Sachs sailkapena | 111.221 |
Kaxoi perutarra (gaztelaniaz: Cajón peruano) edo kaxoia soilik zurezko perkusio musika tresna dira.
1970ko hamarkadan, Ruben Dantasek (Paco de Lucíaren perkusionistak) ekarri zuen Perutik flamenko musikan sartzeko. Gero Espainian bere joera propioa hartu zuen eta gaur egun, zaila da flamenkoa kaxoirik gabe ikustea.
Ezberdintasun nagusiak kaxoi perutarrarekin:
Kaxoi erritmoak flamenkoan: Tango, Rumba, Buleria, Solea por Buleria, Tanguillo, Alegria, Seguiriya, Taranto, Tiento...
Flamenkoaz gain, kaxoia, beste musika estiloetan erabiltzen hasi dira. Euskal musikan ikus dezakegu, baita ere bossa nova, folk, funk eta jazzean.