Kedarrezko grabatua (mezzotint) intaglio motako grabatu prozesu bat da.[1] Tonuen bitartez erabilitako lehendabiziko metodoa da eta horri esker marrak edo puntuak erabili gabe erdi tonuak sor daitezke. Metodo honekin grisaxka tonalitateak plaka edo xafla latz bateko milaka puntuen bidez lortzen dira; horretarako rocker deritzon tresna batekin lagunduz. Inprimatzerakoan, zulo txiki horiek tinta eutsiko dute eta kalitate eta bizitasun handiko inprimaketak lor daitezke.
Kedarrezko grabatuaren metodoa, alemaniako Ludwig von Siegen-ek (1609-1680) asmatu zuen. Berak egindako lehendabiziko kedarrezko grabatua 1642 urtekoa da eta Amalie Elisabeth Hanau-Münzenberg kondesaren irudi bat da. Ondoren, badirudi Rhin-eko Rupert Printzeak metodoa hobetu zuela. Sir Peter Lely-k grabatu hauek erabilera arrakastatsua izan zezaketela ikusi zuen, besteak beste erretratuak iragartzeko eta Ingalaterrako inprimagile ugari Holandara joatera bultzatu zituen. Hala bada, metodoa erretratuak eta bestelako irudiak egiteko Ingalaterran erruz erabili izan zen hemezortzigarren mendi erdialdean. Hemeretzigarren mendeaz geroztik erabilera gutxi izan du. Hogeigarren mendeari dagokionez, Robert Kipniss eta Peter Ilsted izan ziren teknika hau erabili zuten artista ezagunenak.