Keir House | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Eskozia |
Eskoziako kontseilu gunea | Stirling |
Koordenatuak | 56°09′57″N 3°58′58″W / 56.1659°N 3.9829°W |
Arkitektura | |
Ondarea | |
Keir House Eskoziako Bridge of Allan herrian kokatzen den jauregia da, Stirling eskualdean. A mailako eraikina izendatu zuten 1971an.
Stirling familiak 1448an eskuratu zuen lurraldea eta etxea XVI mendean eraiki zuten. Stirlingdarrek jakobiten matxinadaren alde egin zuten eta jauregia galdu zuten, beren lurretan bizitzen jarraitzen utzi bazieten ere.
1760an gaur egungo jauregia eraiki zuten, familiak Jamaikan zituen lurrek eman zieten irabaziei esker. 1847an Sir William Stirling Maxwell-ek jaso zuen jauregia herentzian eta ajuregia eta lurrak birmoldatu zituen. 1912an kapera gehitu zitzaion.
1975ean Stirling familiak Arabiar Emirerri Batuetako Mahdi Al Tajir negoziogizonari saldu zion bi milioi liberaren truke.