Kellseko abade-etxea

Kellseko abade-etxea
Abbey of Kells
Kellsko abade-etxearen irudi orokorra.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Irlandako Errepublika
Province of Ireland Leinster
Irlandaren banaketa administratiboa Meatheko konderria
Koordenatuak53°43′34″N 6°52′45″W / 53.7262°N 6.87912°W / 53.7262; -6.87912
Map
Historia eta erabilera
IrekieraVI. mendea
SuntsipenaXII. mendea
Arkitektura
Artikulu hau Meatheko abadiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Kells».

Kellseko abade-etxea (ingelesez Abbey of Kells eta irlanderaz Mainistir Cheanannais) Irlandako Meatheko konderrian dagoen Kells udalerrian kokatzen den abade-etxe bat izan zen. Abade-etxe honetan hain ospetsua den Kellseko liburuaren zati handi bat burutu omen zen, baina gaurko egunez adituak oraindik ez dira liburu hau idatzi zen data eta nondik norakoak zehazteko gai.

554. urtean San Kolunbak fundatu zuen. Hainbat historialarien arabera IX. mendean abade-etxe honetara bikingoen erasoaldietatik ihesi Eskoziako Ionako abade-etxetik etorritako fraideak kokatu omen ziren. 1650- urtean Oliver Cromwellen gudarosteak leku honetan bertantxe kanpatu zuten, horregatik Kellseko liburua leku seguru batean gorde asmoz Dublin hirira lekualdatu zen. Gora behera batzuen ostean, azkenik 1661ean liburua hiri horretako Trinity College unibertsitatean agertu zen. Gaur egun arte bertan gordeta dagoelarik.

Gaur egun leku honetan XII. mendean desegin zen antzinako abade-etxearen hondakinak besterik ez dira gelditzen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]