Kelly Catlin | |
---|---|
![]() (2018) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Saint Paul, 1995eko azaroaren 3a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Stanford, 2019ko martxoaren 8a (23 urte) |
Hobiratze lekua | Lakewood Cemetery (en) ![]() |
Heriotza modua | suizidioa: asfixia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Minnesotako Unibertsitatea Stanford Unibertsitatea Mounds View High School (en) ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | txirrindularia |
Ibilbidea | |
Taldeak | Urteak |
Human Powered Health Women (en) ![]() | 2017-2019 |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 63 kilogramo |
Altuera | 1,68 metro |
![]() ![]() ![]() ![]() |
Kelly Catlin (Saint Paul, 1995eko azaroaren 3a – Stanford, 2019ko martxoaren 7a) AEBetako lasterketa profesionaleko txirrindularia izan zen, pistako modalitatean.
Catlinek urrezko dominak irabazi zituen emakumezkoen taldekako jazarpenean 2016ko, 2017ko eta 2018ko UCIko Pistako Txirrindularitzako Munduko Txapelketetan. Halaber, zilarrezko domina bat irabazi zuen proba berean 2016ko udako Olinpiar Jokoetan.[1][2]
Catlin St. Paulen jaio zen, Minnesotan; hirukia zen, neba eta ahizpa batekin[3]. Minnesotako Unibertsitateko matematikako eta txinatarreko titulu bat lortu zuen, eta Stanfordeko Unibertsitatean ari zen ikasten, ingeniaritza konputazionaleko eta matematikoko graduko titulu baterako. Ziklista profesional gisa egindako ibilbideaz gain, artista eta biolinista zen Catlin[4].
Catlin 2019ko martxoaren 7an hil zen Stanfordeko Unibertsitatean, depresioak jota[5]. Ahizparen arabera, bere buruaz beste egin zuen, buruan konkusioa eragin zion bizikletan istripu bat izan eta hilabete batzuetara. Unibertsitateak adierazpen bat egin zuen esanez Catlinen gelakideak hilda aurkitu zuela campuseko egoitzan, inolako seinale arrarorik gabe. Hil ondoren, familiak Catlinen garuna eman zion Bostongo Unibertsitateko Concussion Legacy Foundation Brain Banki, garuneko konmozioen inguruko ikerketa gehiago egiteko[6].
Catlin 17 urterekin hasi zen txirrindularitzan. Pistako txirrindularitzako munduko txapelketan hiru aldiz parte hartu zuen eta urrezko dominak irabazi zituen. Catlinek urrezko dominak irabazi zituen emakumezkoen taldekako jazarpenean 2016ko, 2017ko eta 2018an. Zilarrezko domina ere irabazi zuen 2016ko Joko Olinpikoetan. UHC Txirrindularitza Rallyko emakumezkoen taldeko kidea izan zen.[7]