Ketikoti (kate-apurtzea) esaten diote Surinameko, Emantzipazio Egunari. Uztailaren 1ean esklabotzaren amaiera ospatzen dute.[1]
1644ean Amsterdamen eta bere lur eremuetan gizon guztiak libre zirela sinatu bazen ere, 600.000 pertsona inguru esklabizatu eta plantazioetan lan egitera behartu zituzten. Ikerketa baten arabera, Herbeheretako Errege-etxeak 545 milioi euro irabazi zituen 1675 eta 1770 urte artean izandako kolonietan, non esplotazioa eta bortzazko lana oinarrizkoak izan ziren.[2]
1863an esklabotza indargabetu zuten Herbehereek Surinam eta Herbehereetako Antilletan, baina praktikan esklabotza beste hamar urtez jarraitu zuen. Izan ere haciendetan bortxazko lana mantendu zen.[2] 1873tik aurrera, esklabo izandako pertsona ugari Paramaribora migratu zuten.
Ikerketa baten ondoren, 2022an Herbeheretako banku zentralaren zuzendariak parkamena eskatu zuen banku horrek esklabotzan izan zuen parte-hartzeagatik.[3]
2023ko uztailaren 1ean ospatutako ketikotian, Willem-Alexander Herbehereetakoak Orange-Nassau errege-etxeak esklabotzan izan zuen paperagatik parkamena eskatu zuen.[4][5] Urte hasieran ere, Mark Rutte ministroak gauza berbera egin zuen. Black Manifesto eta The Black Archives taldeek parkamen eskatze soila kritikatu dute, izan ere ez da erreparazio planik aurreikusten.[2]