Kh-47M2 Kinzhal | |
---|---|
Mikoian MiG-31K bat, Kh-47M2 Kinzhal ALBM batekin. | |
Jatorrizko herrialdea | Errusia |
Zerbitzua | |
Hasiera | 17 |
Erabiltzailea | Errusiako Indar Armatuak |
Produkzioa | |
Fabrikatzailea | KBM (en) |
Zehaztasunak |
Kh-47M2 Kinzhal (euskaraz: "daga") misil hipersoniko aerobalistikoa da, ahalmen nuklearra duena;[1][2] halaber, 2,000 kilometrotatik gorako irismena, Mach 10eko abiadura eta hegaldi-etapa guztietan maniobra iheskorrak egiteko gaitasuna ditu ere. Ojiba konbentzional eta nuklearrak eraman ditzake,[3] eta Tu-22M3 bonbaketarietatik zein MiG-31K intertzeptoreetatik jaurti daiteke. Errusiako Hegoaldeko Barruti Militarreko eta Mendebaldeko Barruti Militarreko aire-baseetan zabaldu da.[4][5]
Kinzhala 2017ko abenduan jarri zen martxan, eta Vladimir Putin-ek, Errusiako Presidenteak, 2018ko martxoaren 1ean jakinarazitako Errusiaren "sei arma estrategiko berrietako" bat da.
Misila diseinatuta dago NATOren gerraontzietara iristeko, Europako Errusiaren inguruko estrategikoak diren misil-sistementzat mehatxu izan daitezen –besteak beste, NATOren misilen aurkako defentsa-sistemak, gerraontzi balistikoak eta Errusiako mugetatik gertu dauden eskualdeetako objektuak–. Ustez, aire-defentsa edo misilen aurkako edozein sistema estatubatuar ezagun edo aurreikusi gainditzeko diseinatuta dago; hala nola, MIM-104 Patriot, Terminal High Altitude Area Defense eta Aegis Combat Systema.[6][7][8][9]
Misilaren lehen etapa ziurrenik 9K720 Iskander-a dugu, gidatze-sekzioa misil honetarako zehazki diseinatuta dagoen bitartean. Helburu estatiko zein mugikorrak jo ditzake; hala nola hegazkin-ontziak.[10][11]
Atmosferaren barruan abiadura hipersonikoetan hegan egiten duenez, aire-presioak bere aurrean plasma-hodei bat eratzen du mugitzen den bitartean, irrati-uhinak xurgatuz eta radar-sistema aktiboekiko ia ikusezin bihurtuz –sakontzeko, ikus plasma-isiltasuna–.[12]
Kinzhalaren abiadura altuak arinagoak eta motelagoak diren ontzi-misilek baino ezaugarri hobeak ematen dizkio, helburu-sartzeari dagokionez.[13] Ojibarik gabe ere, misilaren energia zinetikoa nahikoa da gerraontzirik handiena ere erabat suntsitzeko.[14] Bere maniobra-gaitasun aurreratuekin, doitasun handiarekin eta abiadura hipersonikoarekin, iturri batzuek "hegazkin-ontzien hiltzaile" ezizena ematen diote;[14][15] izan ere, 100,000 tonako superhegazkin-ontzi bat kolpe bakar batekin baliogabetzeko eta, agian, hondoratzeko gaitasuna du.[15] 500 kilogramokoko masa eta Mach 12ko abiadurarekin, Kinzhalaren ojibak –misilaren beste atal batzuk alde batera utzita– 4 gigajoule baino gehiagoko energia zinetikoa lortzen du –990 kilogramo TNTren baliokidea dena–.
Errusiako komunikabideek diotenez, misilaren irismena 2,000 kilometrokoa da MiG-31K batek daramanean, eta 3,000 kilometrokoa Tu-22M3 barek daramanean.[16]
Kinzhal 2017ko abenduan jarri zen martxan, bai eta Vladimir Putinek, Errusiako Presidenteak, 2018ko martxoaren 1ean jakinarazitako "Errusiaren sei arma estrategiko berrietako" bat da.[17][18] Hala ere, dirudienez, misila 2016an erabili zen lehen aldiz, Errusiak Sirian egindako kanpaina militarrean.[erreferentzia behar]
2018ko maiatzean, hamar MiG-31K-k, Kinzhal-misilak erabiltzeko gai zirenak, borroka esperimentaleko zerbitzuan zeuden, bai eta zabaltzeko prest.[19] 2018ko abenduan, Kinzhal-misilez armaturiko hegazkinek 89 irteera egin zituzten Itsaso Beltzean eta Kaspiar Itsasoan.[20]
2019ko otsailean, MiG-31K Kinzhal misil-eramaileen tripulazioek 380 entrenamendu-irteera baino gehiago egin zituzten misilarekin, eta, horietatik, 70ek, gutxienez, aire-hornikuntza erabili dute.[11][21][22] Armak 2019ko abuztuan egin zuen debuta, Aviadartsen Nazioarteko Lehiaketan.[23] TASSen arabera, Kinzhalen lehen jaurtiketa 2019ko azaroaren erdialdean izan zen, Artikoan. Jakinarazi zenez, jaurtiketa MiG-31K batek egin zuen Oleniako aire-basetik. Misilak lurreko helburu bat jo zuen "Pemboy" proba-eremuan, Mach 10eko abiadurara iritsiz.[24]
2021eko ekainean, Kinzhal-misil bat jaurti zuen MiG-31K batek Khmeimimeko aire-basetik, Siriako lurreko helburu baten aurka.[25] Hegazkingintza-errejimendu independente bat eratu da, ere, 2021ean MiG-31K hegazkinekin eta Kinzhal misil hipersonikoarekin.[26]
2022ko otsailaren hasierako zurrumurruek iradokitzen zutenez, Kinzhal-misilez armaturiko MiG-31 intertzeptore batzuk Soltsiko aire-basetik bidali zituzten –Novgorod Oblastean– Txerniakhovskeko aire-basera, Kaliningrad Oblasteko errusiar basera.[27][28][29][30] Errusiako Indar Aeroespazialek Kinzhal-misil hipersoniko aerobalistikoak jaurti zituzten ere 2022ko otsailaren 19an.[31] Errusiak 2022an Ukraina inbaditu zuenean, Errusiako armadak esan zuen Kinzhal-misilak erabili zituela Ukrainako Indar Armatuen lurpeko arma-biltegi bat suntsitzeko Deliatyn-en, 2022ko martxoaren 18an, bai eta erregai-biltegi bat Konstantinovka-n, hurrengo egunean.[32][33][34][35] Joe Biden-ek, Ameriketako Estatu Batuetako Presidenteak, baieztatu duenez, "ia ezinezkoa da [misila] geldiaraztea".[36]