Killing Eve Phoebe Waller-Bridgek 2018an BBC Americarako sortu zuen telesail dramatikoa da. Luke Jennings idazlearen Villanele eleberri sortan oinarritzen da. Luke Jennings nobelagileak Villaneve izeneko eleberri sorta argitaratu zuen 2014 eta 2016 bitartean, eta hori da telesailaren oinarria. Hiltzaile protagonistaren pertsonaia sortzeko, idazleak inspirazio gisa hartu zuen Idoia López Riaño ETAko kide ohia, eta horrek jende andanaren arreta bereganatu zuen.[1][2]
Eve Polastri detektibeak egunak pasatzen ditu bere idazmahaiaren aurrean eserita, aspertuta eta nekatuta. Bizitzari buelta bat eman nahian, eta akzio gehiago sentitu nahian, Villanele hiltzailea harrapatzeko taldearen barnean sartzen da.[3]
Artikulu hau telebistari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |