Kinneil House | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Eskozia |
Eskoziako kontseilu gunea | Falkirk |
Koordenatuak | 56°00′26″N 3°38′03″W / 56.0071°N 3.6342°W |
Kudeatzailea | Historic Environment Scotland |
Arkitektura | |
Zerbitzuak | |
Webgune ofiziala | |
Kinneil House Eskoziako Bo'ness herrian dagoen jauregia da, Falkirk eskualdean. A mailako eraikina izendaturik dago.
Antoninoren Harresiaren gainean dago. 1323an Roberto I.a Eskoziakoak Walter Fitz Gilberti eman zizkion lurrak. Hau Hamilton familiaren arbasoa izan zen. XVI mendean dorretxe bat eraiki zuen James Hamiltonek eta orduko muralak oraindik mantentzen dira. 1560an frantsesek erasotu eta dorrearen zati handia erre egin zen. 1582an eta 1583an Jakue I.a Ingalaterrakoa eta VI.a Eskoziakoa bertan izan zen eta 1588an gorteak ere bildu zituen Kinneil dorrean.
Gaur egun dakusagun jauregia 1677an eraiki zuen William Douglasek, Hamiltongo 3. dukeak. Dena dela XIX menderako familiak erdi utzia zeukan gaztelua, eta Carron Burdingintza konpainiako fundatzailea zen Dr. John Roebuckek bertan bizi izan zen. James Watt injeniariak ondoan dagoen etxolan egin zuen lan bere lurrun-makinarekin.
1936an Hamilton familiak Bo'nesseko udalari eman zion eraikina eta honek eraistea erabaki zuen, baina XVI mendeko muralak deskubritu ziren eta Stanley Cursitorrek National Galleries of Scotlandeko zuzendariak eraisketa geratu arazi zuen. Margolanak berritu eta gaur egun Historic Scotland erakundeak kudeatzen du jauregia.
Jauregiaren ondoan, mendebaldera, eliza baten hondarrak daude. Teilaturik ez du baina kanpai bat oraindik mantzentzen da EN KATHARINA VOCOR UT PER ME VIRGINIS ALME idatzia duena.
Emakume zuri baten mamua agertzen deneko kondaira badago. XVII mendean senar krudelarengandik ihes egin nahian bere buruaz beste egin zuen Lady Alice-ren mamua dela diote.