Kizzy Crawford | |
---|---|
(2016) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Oxford, 1996ko apirilaren 25a (28 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | galesa ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria |
Musika instrumentua | gitarra ahotsa |
kizzymerielcrawford.com | |
Kizzy Crawford (Oxford, 1996ko apirilaren 25a), Kizzy mononimoz ere ezaguna, barbadostar jatorriko galestar egile abeslaria eta gitarra-jotzailea da[1]. Ingelesez eta galesez abesten du, iturri herrikoiak zein modernoak erabiliz.
Kizzy Oxforden (Ingalaterra) jaio zen, baina 1999an gurasoak dibortziatu zirenean, Aberaeronera eta geroago Llandeilora joan zen amarekin, ahizparekin eta aitona-amonekin bizitzera, Merthyr Tydfilen finkatu aurretik. Aitaren familia Barbadoskoa da jatorriz eta 1950eko hamarkadan Readingera etorri zen. Kizzyk galestartzat du bere burua, baina barbadostar ondarea ere garrantzitsua da berarentzat[2].
Familiako bost seme-alabetatik zaharrena da. Haren ahizpa Eädyth Crawford ere abeslaria da[3].
26 urte zituela, autismoa diagnostikatu zioten[4].
2012an Arts Connecten egile abeslarien saria irabazi zuen eta Starling singlea grabatu zuen[3]. 2013ko abuztuan The Starling abestu zuen BBC Radio Wales kateko Bethan Elfyn saioan. 2013an zehar, Galesko telebista- eta irratsaio askotan agertu zen[5][6] eta hainbat ekitalditan parte hartu zuen, hala nola Focus Wales, Sŵn, Green Man musikaldia, Festival No 6 eta Galesko Eisteddfod Nazionala.
2014an, BDi Music diskoetxearekin kontratua sinatu zuen[7].
2014ko Sei Nazioen Txapelketan Calon Lân abestu zuen[8].
2014ko irailaren 20an Golden Brown eta Calon Lân abestu zituen BBC Radio 4ko Saturday Live saioan[9]. Urte hartan WOMEXen, Blissfieldsen, Hay Festivalen eta Cheltenhamgo Jazzaldian parte hartu zuen[10].
2016an, bere abestietako hainbat WJEC A Level Music Syllabusko parte izateko hautatu zituzten. Geroago Crawford gonbidatu zuten BBC Radio 4ko Woman's Hour saioan parte hartzera[11].
2017an, BBC National Orchestra of Walesekin jo zuen Cambridgeko Folk Musikaldian[12] eta bigarren mailako paper bat lortu zuen Keeping Faith telesailean[13].
2018an, Freestyle Records diskoetxearekin kontratua sinatu zuen, eta hurrengo urtean The Way I Dream diskoa kaleratu zuen[14].
2019ko irailean, Crawfordek Calon Lân abestu zuen Eädyth ahizparekin batera, Merthyr Tydfilen egindako Yes Cymru kanpainiako mitin batean, Galesen independentzia sustatuz[15].