Klaus Dibiasi

Klaus Dibiasi

Bizitza
JaiotzaHall in Tirol (en) Itzuli1947ko urriaren 6a (77 urte)
Herrialdea Italia
Familia
AitaCarlo Dibiasi
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
alemana
Jarduerak
Jarduerakjauzilaria eta igerilaria
Pisua74 kilogramo
Altuera1,80 metro
Jasotako sariak

Olympic.org: klaus-dibiasi Edit the value on Wikidata

Klaus Dibiasi (Hall in Tirol, Austria, 1947ko urriaren 6a) jauzietan txapeldun olinpikoa hiru aldiz izan zen italiar jauzilari ohia da[1].

Austrian jaio zen hara joana zen italiar familia batean eta haurra zela familia Italiara itzuli zen. Aita ere jauzilaria zuen eta 1936ko Berlingo Olinpiar Jokoetan lehiatu zen, 10. postua eskuratuz. Klaus Dibiasik italiar nazionalitatea zuen eta horrela lehiatu zen nazioarteko lehiaketatan.

17 urte zituela Tokioko Olinpiar Jokoetan zilarrezko domina eskuratu zuen eta urrezkoa leporatu zuen hurrengo hiru Olinpiar Jokoetan, Mexiko Hirian 1968an, Munichen 1972an eta Montrealen 1976an. Guztira bost domina olinpiko eskuratu zituen, hiru urrezko eta bi zilarrezko[1]. 1973ko eta 1975eko txapelketatan urrezko domina eskuratu zuen 10 m plataforman eta zilarrezkoa 3 m tranpolinean.

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
1964 Tokio ( Japonia) 2. lekua, zilarrezko domina 10 m plataforma
1968 Mexiko Hiria ( Mexiko) 1. postua, urrezko domina 10 m plataforma
1968 Mexiko Hiria ( Mexiko) 2. lekua, zilarrezko domina 10 m tranpolina
1972 Munich ( Alemania) 1. postua, urrezko domina 10 m plataforma
1976 Montreal ( Kanada) 1. postua, urrezko domina 10 m plataforma
Munduko Txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba
1973 Belgrado ( Jugoslavia) 1. postua, urrezko domina 10 m plataforma
1973 Belgrado ( Jugoslavia) 2. lekua, zilarrezko domina 3 m tranpolina
1975 Cali ( Kolonbia) 1. postua, urrezko domina 10 m plataforma
1975 Cali ( Kolonbia) 2. lekua, zilarrezko domina 3 m tranpolina
Udako Unibertsiada
1970 Turin ( Italia) 1. postua, urrezko domina 3 m tranpolina
1970 Turin ( Italia) 1. postua, urrezko domina 10 m plataforma

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b «Klaus Dibiasi Bio, Stats, and Results | Olympics at Sports-Reference.com» web.archive.org 2020-04-17 (Noiz kontsultatua: 2023-05-09).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]