Klodio Pulker

Klodio Pulker
Plebearen tribunoa

K.a. 58 - K.a. 58
edil

K.a. 56 - K.a. 56
Kuestore


Antzinako Erromako senataria

Bizitza
JaiotzaAntzinako Erromac.K.a. 92
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaBovillae (en) ItzuliK.a. 52ko urtarrilaren 18 (28/38 urte)
Heriotza moduagiza hilketa
Familia
AitaAppius Claudius Pulcher, Publius Fonteius
AmaCaecilia Metella
Ezkontidea(k)Fulvia
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaClaudii Pulchri (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
JarduerakAntzinako Erromako politikaria

Publio Klodio Pulker (latinez: Publius Clodius Pulcher; c.K.a. 92 - K.a. 52ko urtarrilaren 18a) erromatar politikaria izan zen, zein ezaguna den Milo eta Zizeronen kontra aritzeagatik.

Estreinako urteak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Apio Klaudio Pulker eta Zezilia Metelaren semea izanda, entzute handiko familian jaio zen. Klodia arreba bezala, Klodio abizena hobestu zuen, behe-mailakoek ahoskatzen zuten erara. Fulviarekin ezkondu zen. Haien alaba, Klodia Pulkra, Oktavianoren emaztea izan zen.

Bere jarduera militarrak ez zuen arrakasta handirik izan. Hirugarren Gerra Mitridatikoan parte hartu zuen. Hala ere, errespetu eza aldarrikatuz, matxinada eragin zuen. Ziliziako gobernariak, haren senide batek, probintziako itsas-armadaren buruan kokatu zuen, baina piratek atzemanda suertatu zen. Aske utzitakoan, Sirian, beste matxinada bat antolatzen ari zela bizitza galtzear egon zen.

K.a. 65ean Erromara itzultzean Klodiok politikari ekin zion. Katilina auziperatu zuen estortsioa leporatuta. Katilinak askatasuna erosi bazion ere, ez dago Klodio Katilinaren konspirazioarekin lotzeko frogarik. Are gehiago, Zizeronen bizkartzaina bihurtu zen garai hartan.

Zizeronekiko harremana, ordea, K.a. 62ko abenduan zapuztu zen. Klodio, emakumez mozorroturik, Julio Zesarren (garai hartan Pontifex Maximus kargua zuen eta) etxean sartu zen non Bona Dea misterioak ospatzen ari ziren. Gizonen batek misterio horiek ikustea oso krimen larria bazen ere, Klodio aske geratu zuen epaimahairen borondatea erosi ostean. Haren kontrako Zizeronen hitzaldi gogorrak bien arteko harremana eten zuen.

Sizilian kuestore aritutakoan, K.a. 61ean, patrizio izateari muzin egin zion, eta plebeioaren kategoria hartu zuen, Senatuak baimenduta. K.a. 59an, plebeko tribuno izendatu zuten, patrizioek onartu ez zuten kargua hain zuzen ere. Ospea eskuratzeko neurriak jartzen hasi zen: garia doan banatzekoa zen hilabetean behin, ofizio-elkarteak berriro onartu zituen...

Zizeronen kontra jo zuen orduan. Haren ondasun guztiak bahitu zituen. Zesar Galiara joandakoan, Erromako kaleetako nagusia bihurtu zen Klodio, haren jarraitzaile armatuei esker. K.a. 57an, tribuno batek Zizeronen bueltatzea proposatzerakoan, Klodio indarrez saiatu zen itzulera eragozten. Hala ere, Milok talde armatu are handiagoa biltzea lortu zuen, Zizeron buelta ahal izateko. Klodiok, orduan, Zizeronen eta Kinto haren anaiaren etxeei su eman zien.

K.a. 56an, Klodiok Milo auziperatu zuen, bortizkeria leporatuta. Azkenean, kasua bertan behera geratu zein, hein batean, taleen arteko borrokengatik.

K.a. 53an, Milok zein Klodiok talde bana armatu zuten. Borroketan hil zen Klodio, K.a. 52ko urtarrilaren 18an. Haren jarraitzaileek Senatuaren etxea erre zuten, sumindurik.

  • W.J. Tatum, The Patrician Tribune. Publius Clodius Pulcher, Chapel Hill 1999
  • L. Fezzi, Il tribuno Clodio, Roma-Bari 2008