Kobre(II) azetatoa edo azetato kuprikoa, Cu(OAc)2 formulako konposatu kimikoa da, non AcO laburtzapenak azetato ioia irudikatzen duen: CH3CO2-. Hidratatzeko joera nabarmena duen solido kristalino berde iluna da.
Kobre(II) azetato | |
---|---|
Formula kimikoa | C4H6CuO4 |
SMILES kanonikoa | [O-.CC(=O)[O-].[Cu+2]&zoom=2.0&annotate=none 2D eredua] |
MolView | [O-.CC(=O)[O-].[Cu+2] 3D eredua] |
Konposizioa | kobre, oxigeno, karbono eta hidrogeno |
Mota | acetate salt (en) eta copper compound (en) |
Masa molekularra | 180,956 Da |
Erabilera | |
Rola | Oxidatzaile |
Kristalografia | |
Sistema kristalinoa | Kristal-sistema monokliniko |
Arriskuak | |
NFPA 704 | |
Identifikatzaileak | |
InChlKey | OPQARKPSCNTWTJ-UHFFFAOYSA-L |
CAS zenbakia | 142-71-2 |
ChemSpider | 8555 eta 21169880 |
PubChem | 8895 eta 131875629 |
ZVG | 3030 |
EC zenbakia | 205-553-3 |
ECHA | 100.005.049 |
CosIng | 33083 |
RxNorm | 1311216 |
UNII | 39M11XPH03 |
Antzinatik, kobre(II) azetatoa fungizida eta pigmentu berde gisa erabili izan da. Gaur egun, kobre(II) azetatoa zenbait konposatu ez-organiko eta organikoren sintesirako erreaktibo gisa usatzen da. Kobre(II) azetatoak, kobrezko konposatu guztiek bezala, distira urdin berdea igortzen du sugar batean[1]. Hoganita minerala da kobre(II) azetatoz forma naturala da, baina ez da mineral ugaria[2].
Kobre(II) azetatoa kobre(II) oxidoa edo kobre(II) karbonato basikoa azido azetikoz tratatuz prestatzen da[1].
Kobre(II) azetatoa agente oxidatzaile gisa usatzen da sintesi organikoan. Eglinton erreakzioan muturrean alkino taldeak dituzten konposatuak uztartzeko baliatzen da[3][4].
Cu2(OAc)4 + 2 RC≡CH → 2 CuOAc + RC≡C−C≡CR + 2 HOAc
Alkinoetako erreakzioen beste adibide bat da aminekin pasatzen dena inaminak sintetizatzeko[5]. Akrilonitriloaren hidroaminazioa eragiteko baliatu izan da kobre(II) azetatoa[6].
Kobre(II) azetatoak artseniko trioxidoarekin erreakzionatzen du kobre azetoartsenita eratuz, zein fungizida eta intsektiziada indartsuan den Pariseko berde izenekoa.