Kohesore

Guglielmo Marconik diseinatutako kohesorea.

Kohesorea lehenengo irrati-hargailuek zerabilten irrati-seinale detektagailua da, XX. mendearen hasieran, haririk gabeko telegrafiaren garaian. Édouard Branly frantziar fisikariak 1890ean asmatua, hainbat fisikarik eta asmatzailek egokitu zuten.

Kohesorea distantzia txiki batez aldaratutako bi elektrodo dituen hodia edo kapsula da. Bi elektrodoen arteko tartean, metalezko txirbilak ditu. Gailuak irrati maiztasuna duen seinale bat hartzen duenean, metalezko txirbilak kohesionatzen"dira; hau da, elkarren artean itsasten dira. Kohesioari esker, korronte elektriko handiagoa pasatzen uzten du. Behin irrati-seinalea amaitutakoan, txirbilek itsatsita jarraitzen dute. Beraz, kohesioa hausteko elektroiman batek eragindako ezkila-mihi batez jotzen da.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]