Kon-Tiki Joachim Rønning eta Espen Sandbergk zuzendutako filma da, 1947ko Kon-Tiki espedizioan oinarrituta. 2012ko abuztuaren 24an estreinatu zuten eta ingelesa ez den hizkuntza batean egindako film onenaren Oscar Sarirako izendapena lortu zuen.[1]
Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du. |
1947a, mundu guztia zirrarak jota dago Thor Heyerdahl gazte abenturazaleak espedizio harrigarri bati ekin diola ikusita - 4.300 itsas miliako bidaia egingo du Ozeano Pazifikoan zehar Kon-Tiki izeneko baltsa batean. Live bere emaztearekin Markesa Uharteetan hainbat egun eman ondoren, Thorrek Hegoaldeko Itsasoko Uharteak Hego Amerikarrek hartu zituzten ustea dauka, milaka milia ekialderagotik etorrita. Igerian jakin ez eta uraren beldur izan arren, Thorrek kondairatako itsas bidaia bere kabuz egitea erabaki du bere teoria frogatzeko.[2]