Konektibismoa --ingelesetik, connectivism-- nazioarteko hitza da (cf.: (Gaztelaniaz) conectivismo, (Frantsesez) connectivisme, (Katalanez) connectivisme (Portugesez) conectivismo) eta ikaste-teoria edo pedagogia alorreko teoria bati egiten dio erreferenzia. George Siemens eta Stephen Downes aipatu ohi dira teoriaren sortzaile eta garatzaile nagusi bezala. Konduktismoaren mugak kritikatzeko sortutako teoria da eta Jean Piageten teoriak (kognitibismo) eta Lev Vigotskiren teoriak (konstruktibismo) bateratu nahi ditu, munduan internet, hedabideak, sare sozialak, orokortu diren testuinguru berri batean. Konektibismoak aztertzen du informazio eta komunikazio teknologien eragina ikasketa prozesuetan. Konektibismoak IKT horiek giza-komunikazioan eta ikasketa sistemetan izan duten eragina analizatzen du. Teknologia horiek giza-harreman sare berriak sortu dituzte eta horiek eragin handia izan dute elkar komunikatzerako, ikaste prozesuetan eta bizitzako beste hainbat arlotan.
Konektibismo teoriei jarraiki, badira munduan hainbat plataforma hezkuntza, askotan doaneko hezkuntza, zabaltzeko partekatzeko. Moodle bezalako euskarri informatikoak erabiltzen dituzte, testuak, audioak, bideoak eta infografia formatuko tutorialak online eskaintzen dituzte, etab. Ikasleen arteko foroak edo sare sozialak antolatzen dituzte... Batzuetan egindako ikasketen ziurtagiriak banatu eta guzti egiten dute.
Honelako plataformen zerrenda labur bat: Academic Earth, ALISON, Coursera, Canvas Network, China Open Resources for Education, edX, FutureLearn, Hello English, OpenCourseWare, OpenLearning, Mindvalley, Peer to Peer University, Shaw Academy, Udacity, Udemy, Unacademy...
George Siemens, Stephen Downes, Jordi Adell, Linda Castañeda, Amaia Arroyo Sagasta, David Álvarez, Anant Agarwal, Mike Feerick, Green anaiak, (Hank eta John); CGP Grey, Brady Haran, Salman Khan, Daphne Koller, Derek Muller, Peter Norvig, Andrew Ng, Sebastian Thrun, Lynda Weinman...