Konidioa onddoen ugalketa asexualerako eratzen den espora mota bat da; konkretuki, mitospora mota da (mitosi bidez eratzen delako), garapen exogenoa aurkeztu ohi duena. Konidioak eratzeko prozesuari konidiogenesi deritzo. Prozesu honen ostean zelula amaren dotazio genetiko berbera duten mitosporak lortzen dira: konidioak, alegia. Haploide (zenbait askomikototan), dikariotiko (herdoiletan) edo diploide izan daitezke (Mildiuetan, adibidez Plasmopara viticola).
Konidioak ekoizten dituen hifa zati bereiztuari konidioforo deitzen zaio. Sarritan, konidioforoen morfologia ezaugarri taxonomikotzat har daiteke. Konidioforoaren puntan dagoen zelula bereiztuari zelula konidiogeno deritzo, eta normalean hau izango da konidioak ekoizten dituena.
Konidioak konidioforotik askatu ondoren, iritsi direneko leku berrian baldintzak egokiak badira, hozituko dira, indibiduo berriak sortuz.
Konidiogenesia batez ere Ascomycota filumean ikusi da, baina Basidiomycota eta Zygomycota filumetan ere ikus daiteke. Bereziki ezaguna da Penicillium generoan.
Bi konidiogenesi mota daude: talikoa eta blastikoa.
Konidioaren jatorria jada existitzen den zelula batean dago. Eraztunak eratzen dira eta konidioak askatzen dira. Bi mota daude:
Zelula baten desberdintzapenetik konidioforoa eta zelula konidiogenoak eratuko dira. Gero, zelula konidiogeno bakoitzetik hainbat konidio eratuko dira.
Hemen ere, holoblastikoa eta enteroblastikoa ikus daitezke.
Fruitu-gorputz asexualak dira, konidioak garatzeko ahalmena dutenak. Zenbait askomikototan ikus daitezke, eta batzutan bizi-zikloaren atal garrantzitsu bat osa dezakete. Morfologiari erreparatuta, 4 konidioma mota nagusi daude: