Konputazio

Informatikan, konputazioa informazioaren prozesamenduan egiten den edonolako kalkulua da, adiera zabalean. Konputazio metodologia zenbait bereizten dira: besteak beste, konputazio sekuentziala eta konputazio paraleloa, alde batetik; eta konputazio analogikoa eta konputazio digitala.

Konputazioaren Prozesu Fisikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konputazioa, konputagailu izeneko sistema fisiko batean gertatzen den prozesu fisiko bat bezala ulertu daiteke. Konputagailu hauen adibide batzuk dira konputagailu digitalak, konputagailu mekanikoak, konputagailu kuantikoak, DNA konputagailuak, konputagailu molekularrak edo konputagailu analogikoak.

Ikuspegi hau, fisikari teorikoek babesten dute nagusiki, baina badira ere ikuspuntu erradikalagoa dutenak ere. Fisikari digitalek pankonputalizazioa izeneko teoria bat jarraitzen dute non besteak beste, bizi garen unibertsoa bera konputazio bat dela pentsatzen duten.

Hilary Putnam dugu konputazioaren aitzindaritzat, Gualtiero Piccinini, konputazioaren inguruan jakintsua den filosofoak dioen bezala, sistema fisiko batek berariazko konputazio bat burutzen duela esan daiteke, sistemaren egoera eta konputazioaren egoera mikrofisikoaren arteko mapaketa edo erlazio zuzen bat badago.

Jerry Fodor bezalako filosofoak proposatu dute sistema konputazional baten eta beste edozein sistema fisikoren arteko ezberdintasuna sistema konputazionalen eragigaien esanahi semantikoan dagoela. Honen bidez, jendeak edozein problema konputagarria dela pentsatzea eragotzi nahi da.

Sistema mekanikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gualtiero Piccinini konputazioan adituak proposatu zuen konputazioa eskala handiko sistema mekaniko batekin konparatu daitekeela. Konputazio fisikoko sistemak dira konputazioa edota arau baten araberako aldaketak egiten dituzten makina mekanikoak. Independentzia ertaina da informazioa hainbat errealizadorez eta hainbat mekanismoz prozesatzen denean eta gainera, makinaren sarrerak eta irteerak errealizazio multiplea errespetatzea. Konputagailuak, ohiko elektrizitate tentsio aldaketaz gain beste hainbat aldaketa fisiko onartzen ditzake, esaterako, konputagailu kuantikoak cubit izeneko sistema kuantikoak erabiltzen ditu.

Eredu matematikoak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konputazioaren teorian, hainbat eredu matematiko garatu dira. Ona hemen konputagailuen erabiltzen dituzten ereduen adibide batzuk:

  • Turing-en makina, automata finitu deterministak, piladun automatak eta PRAM
  • Eredu funtzionalak
  • Eredu logikoak eta programazio logikoa
  • Eredu konkurrenteak

Computation, dynamics, and cognition liburuaren idazlea den Marco Giuntik dioenez, sistema konputazionala da konputazioaren bidez aztertutako eredu oro.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. "Computation" Free Merriam-Webster hiztegitik
  2. "Computation" Wikipediako ingelezezko artikulua
  3. "Computation: Definition and Synonyms"Answers.com webgunean


Informatika Artikulu hau informatikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.