Kontramaisu esaten zaio itsasontzietako kargu edo lanbide bati. Ontziko maisuaren bigarrena izaten da, honen laguntzailea. Kontramaisua arduratzen da gaur egun marinelak gidatzeaz. Marinelen burua, maisua bezala hau ere, kapitainaren agindupean egoten da. Maisutzako langilea izaten da, eta erantzukizun hauek gauzatzeko ardura zuzena du:
ontziko aparailuen kontserbazioaz arduratzea eta kapitainari beharrezko diren konponketak proposatzea.
kargamentua txukun kokatzea
ontzia nabigazioak eskatzen dituen maniobrak egiteko prest egotea
tripulazioaren ordenari, diziplinari eta zerbitzu onari eustea, eta kapitainari eskatzea komenigarritzat jotzen dituen aginduak eta jarraibideak, baita berehala eta garaiz kapitainari jakinaraztea agintarien esku-hartzea beharrezkoa duen edozein gertaeraren berri.
marinel bakoitzari ontzian egin behar duen lana zehaztea, eta behar bezala egiten duela ziurtatzea.
ontzia desarmatzen denean, bere aparailu eta trepetxu guztien inbentarioaz arduratzea, eta haien kontserbazioaz eta zaintzaz arduratzea, ontzi-jabeak agindu horretatik salbuesten ez badu.
kapitaina eta pilotua ezindu edo ezgaitu geratzen badira, ontziaren agintean eta erantzukizunean jartzea.
Ontzietako kontramaisuei deitzen diete "lostramo".[1]