Kontrol Unitatea konputagailuaren burua da. Memoria nagusitik heltzen diren instrukzioak exekutatu, kontrolatu eta interpretatzen dituen prozesaketa unitate zentralaren (PUZ) osagaia da.
Kontrol unitateak, datu busetik instrukzioaren kode bitarra hartzen du. Gero instrukzio deskodetzaileak instrukzioaren kontrol memoria deitzen den ROM memoria bateko posizioak aukeratzen ditu, eta hemen, instrukzioa osatzen duten mikroinstrukzioen kontrol seinaleen kodeak gordeta daude.
Sekuentziadorea, mikroinstrukzio bakoitzaren kontrol seinaleak ateratzeaz eta sistemako elementuei banatzeaz arduratzen da.
Kontrol unitate barruan, programaren kontagailua dago, eta hurrengo instrukzioaren memoriako posizioa helbide busetik bidaltzen du.
Bere betebeharrak betetzeko ondorengo informazioa erabiltzen du: