Koprolitoa animalien gorotza da, fosil bihurtua.
Koprolitoak paleozoiko, mesozoiko eta zenozoiko garaietako lur-geruzetan aurkitzen dira. Koprolitoen bidez antzinako animalia batzuek zer jaten zuten eta haien digestio-hodia nolakoa zen jakin ahal izan da. Koprolito batzuek kaltzio fosfato kantitate handia izaten dute, eta ongarriak egiteko erabili ohi dira.