Kosko-ziza zetatsu

Kosko-ziza zetatsua
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaPluteaceae
GeneroaVolvariella
Espeziea Volvariella bombycina
Singer, 1951
BasionimoaAgaricus bombycinus
Mikologia
 
orriak himenioan
 
himenioa askea da
 
hankak bolba dauka
 
espora arrosak dauzka
 
saprobioa da
 
jangarria da

Oharra: ez fidatu soilik orri honetan ematen diren datuez perretxiko bat identifikatzeko orduan. Inolako zalantzarik izanez gero, kontsultatu aditu batekin.

Kosko-ziza zetatsua  (Volvariella bombycina, sinonimoa: Volvaria bombycina) Pluteaceae familiako onddo espezie bat da. Balio gutxiko jangarria. Erraz ezagutu daiteke, bere habitatagatik, kapelaren kolore zuriagatik, orrien kolore arrosagatik eta bolba oso altua duelako.

Makalen edo antzeko zuhaitzen egurretan tenperatura altuan landatu egiten da, batez ere ekialde ertainean. Jangarritasuna bikaina edo erdipurdikoa den zalantzan jartzen da.

Kapela: 7 eta 20 cm arteko diametrokoa. Hasieran oboidea edo kanpai itxurakoa, gero ganbila zabalduagoa edo itxiagoa. Haragitsua, biguna, leun-iletsua, fibrilosoa, askotan metxa txiki zuriz edo horixkaz estalita.

Orriak: Estu, sabeldunak, libreak, ertzean koskekin, lehenengo zuriak, gero arrosa-gorrixkak.

Orri libreak: Oinera hurbiltzen diren orriak, baina ukitzen ez diotenak.

Hanka: Zuria, betea, sendoa, ilegabea, irmoa. Bolba zabala, lodia, sendoa, altua, zaku formakoa, zurixka, okrez zikindua.

Haragia: Samurra, zuria, lodia erdian, mehea ertzean, zapore atseginekoa eta usain sendokoa, eta ez oso atsegina perretxikoa heltzen denean.[1]

Etimologia: Volvariella terminoa Volvaria generoaren txikigarria da. Oinean bolba dutelako. Bombycina epitetoa latinetik dator, zeta-harra esan nahi duen "bombix" hitzetik. Bere apainduragatik.

Jangarritasuna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jangarria.[2]

Nahasketa arriskua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zaila da nahastea.[3]

Sasoia eta lekua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udan eta udazkenean enbor zaharretan, motzondoetan, hostozabalen zuloguneetan: pagoak, haritzak, astigarrak, zumarrak. Zerrautsaren gainean. Urria.[4]

Banaketa eremua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Amerika, Ipar Afrika, Afrika, Erdialdeko Amerika, Asia.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Kutxa Fundazioa Sozial eta Kulturala. (1992). Euskal Herriko perretxikoak. Litografía Danona s. coop.ltda., 270 or. ISBN 84-7173-211-4..
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero,, 296 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Palacios Quintano Daniel.. (2014). Disfrutando con las setas. Leitzaran, Grafikak S.L. Andoain, Gipuzkoa, 284 or. ISBN 978-84-617-0196-4..
  4. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 133 or. ISBN 84-282-0253-6 (T.I). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]