Kostu finko

X ardatzean ekoizturiko unitateak, Y ardatzean kostu totalak. Berde ilunezko zatia kostu finkoei dagokie: ekoizpena aldatu arren, kostuak finko mantentzen dira.

Enpresaren ekonomian, kostu finkoak enpresako ekoizpen-mailarekin edo negozio-bolumenarekin loturik ez dauden kostu totalen zatia dira. Adibidez, lantegiko alokairua kostu finkoa da, gehiago zein gutxiago ekoiztuta beti berdina ordaindu behar baita. Kostu finkoak ez direnak kostu aldakorrak dira. Epe luzera, ordea, kostu guztiak aldakorrak dira, enpresak bere jarduera jarraituz gero, kostu finkoak sortarazten dituzten elementuak berritzeko erabakia hartu beharko baita.

Kostu finkoen ekoizpenerako baldintzek prezioan, kostu aldakorraren zenbateko berdina edo handiagoko eragina dute. Hau horrela izanik, galerak dituen enpresari produzitzeak konpentsatuko dio baldin eta kostu finkoak kostu aldakorraren berdinak edo baxuagoak baldin badira. Analisi honek beraz, kostu finko, berreskuraezin edo kostu hondoratura garamatza, hau da, jadanik berreskuratu ezin daitekeen kostu bat izango da.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.