Kripsi

Ezkutuan
Agerian

Kripsia organismo batzuk, ezaugarri batzuei esker, beste animali batzuen aurrean oharkabean pasatzea ahalbidetzen dien fenomenoa da. Kontrako fenomenoari, aposematismo[1][2] deritzo, hau da, animaliak bere presentzia nabarmentzen duten ezaugarriak dituenean.

Kripsia hitza, grekoko “κρυπτος cryptos”-tik dator, eta ezkutatu esan nahi du. Kamuflaje hitzarekin nahasten den arren, zentzu zabalago bat hartzen du biologian. Kripsiak kamuflajeaz gain, mimetismoa, gautartasuna, lurpeko bizitza eta batesiar mimetismoa barne hartzen ditu. Aipatutako mekanismo horiek, ikusmenezkoak, usaimenezkoak edo entzumenezkoak izan daitezke.

Mugiezintasuna eta mugimendua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harraparien aurrean ezkutatzea lortzeko modurik errazena geldirik egotea da, eta arnasa ez hartzen saiatzea. Animalia askok mugimendu guztiak geldiaraziz erreakzionatzen dute arriskutsua izan daitekeen presentzia bat detektatzen dutenean.  Animalia gehienek ikusizko prozesatze-sistema bat dute, beren ingurunean gertatzen diren aldaketa txikiak hautemateko.Talde askotan, anfibioetan eta narrastietan esate baterako, harrapakina ezin da ezagutu mugitzen ez bada, eta hori da, hain zuzen ere, gatibutasunean harrapakin biziekin elikatzeko arrazoi nagusia.

Animalia batzuek mugitzen diren bitartean oharkabean pasatzeko gaitasuna garatu dute, inguruneko objetu desberdinen antza hartuz. Hala nola, adar bat haizeaz kulunkatzen egongo balitz bezala mugitzea.

Kamaleoiak

Ikusmenaren bidezko ezkutatzeko modurik errazena homokromiaz lortzen dena da. Horrela, ingurunearekin nahasten da animalia. Organismoaren kolorea aldaezina edo aldakorra izan daiteke. Azken horren aldakortasun maiztasuna momentukoa edo urte-sasoien araberakoa da ingurune heterogeneoen kasuan. Adibidez, erbi polarrak udan kolore arrea du eta neguan, berriz zuria, metodo hori urte-sasoien araberakoa da. Bigarren kasuaren adibide argi bat kamaleoiak edo txibiak dira ingurunean mugitzen diren bitartean kolorez alda daitezke azkar.

Homokromiaren adibide gisa, toki argiztatuetan ilunagoak diren animaliak ditugu. Ugaztun askok sabelalde argiagoa eduki ohi dute bizkarraldearekin alderatuta. Arrain pelagiko gehienetan ere ezaugarri hori ikusten da.

Kasu askotan ez da kolorea soilik imitatzen, testura bisuala ere kopiatzen dute.[3]

Zebra ama, itxuraz bere umea den zebra, zaintzen.

Animalia askoren azalek gutxi gorabehera errepikakorrak diren patroiak erakutsi ohi dituzte, haien harrapariei edo harrapakinei silueta hautematea zailtzen diena. Zebrak eta tigreak adibide nabarmenak dira, baina zentzu bera dute ugaztunetan agertzen diren orban edo marra guztiek. Sarritan, gazteek bakarrik izaten dituzte kamuflaje horiek, ahulenak baitira; esaterako, basurdekumeak edo lehoi kumeak. Kolorez aldatzen diren animalia asko gai dira beren azalaren patroi eredua aldatzeko, txibietan edo kameleoietan gertatzen den bezala.

Kripsi ez bisuala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Primateak eta gizakiak inguruneari buruz dugun pertzepzioa batez ere ikusmenean oinarritzen dugu. Horregatik, aipatu ohi diren kripsien adibide gehienek animaliaren irudiarekin dute zerikusia, mimetismoa edo aposematismoa besteak beste.

Hala ere, entzumen edo usaimenen-kripsien kasuak ere existitzen dira txibien tintak ez ditu bakarrik bisualki ezkutatzen, arrainen usaimena engainatzen duten substantziak ere baditu.[4] Gaueko tximeleta batzuek ultrasoinuak igortzen dituzte, saguzarren belarria nahasteko dituztenak, bestela esanda, ekolokazioz detektatzen saiatzen direnean zailtzeko.[5][6]

Usaimen-kripsiaren adibide bat Oxymonacanthus longirostris arrainarena da, Akropora koralaren usaina hartzen du.[7]

Usainezko kripsia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Animalia batzuek, lurreko eta uretako inguruneetan, usaina kamuflatu egiten dute harrapariak atzeman ez ditzan. Artropodo ugarik, intsektuek zein armiarmek, inurriak imitatzen dituzte, harrapariak sahiesteko, inurriak ehizatzeko edo (adibidez, tximeleta urdin handiaren belatzan) inurriak engainatzeko berari elikatzeko. Perka piratak (Aphredoderus sayanus) kripsi kimikoa erakuts dezake, igelen eta intsektuen aurrea detektaeziank eginez, urmaelak kolonizatuz.

Entzumenezko kripsia

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Intsektu batzuek, sits batzuk esate baterako, saguzaharrengandik euren burua defendatzeko gaitasuna dute, bai soinua xurgatuz ileen bidez, baita beste leku zein objektu imitatzeko soinuak sortuz ere. Estrategia “mamu oihartzun” bezala deskribatu zen.

Egindako ikerketek sitsen soinuen bi funtzioen frogak bakarrik ekarri zituzten eta horietako batek ere ez ez zuen inplikatzen entzumenezko kripsirik. Tigre sitsak adibidez, bi taldetan antola daitezkeela antzematen da. Talde batek soinuak igortzen ditu aposematismo akustiko gisa. Soinu hau desatsegina da saguzarrentzat eta ez dituzte jaten. Beste taldeak sonarraren interferentzia erabiltzen du. Mota horretako sitsak, saguzaharen oihartzunetan interferentziak eragiten ditu beraien erasoa ekiditeko.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Allaby, Michael. (2020). A Dictionary of Zoology.  doi:10.1093/acref/9780198845089.001.0001. (Noiz kontsultatua: 2022-11-03).
  2. Smith, A. J.. (1990-12). «A. Allaby and M. Allaby (editors) The Concise Oxford Dictionary of Earth Sciences. Oxford and New York (Oxford University Press), 1990. xxii + 410 pp. Price £20.00.» Mineralogical Magazine 54 (377): 674–674.  doi:10.1180/minmag.1990.054.377.26. ISSN 0026-461X. (Noiz kontsultatua: 2022-11-03).
  3. «All Lives Transform:Adaptation- Mimicry». Morning-earth.org. 14 de febrero de 2007. Archivado desde el original el 18 de febrero de 2012. Consultado el 5 de enero de 2012.
  4. Conover, Michael R.. (2007). Predator-prey dynamics : the role of olfaction. CRC Press ISBN 978-0-8493-9270-2. PMC 72161866. (Noiz kontsultatua: 2022-11-03).
  5. MILLER, LEE A.; SURLYKKE, ANNEMARIE. (2001). [0570:hsidaa2.0.co;2 «How Some Insects Detect and Avoid Being Eaten by Bats: Tactics and Countertactics of Prey and Predator»] BioScience 51 (7): 570.  doi:10.1641/0006-3568(2001)051[0570:hsidaa]2.0.co;2. ISSN 0006-3568. (Noiz kontsultatua: 2022-11-03).
  6. GRIFFIN, DONALD R.. (2001). [0555:rttmwe2.0.co;2 «Return to the Magic Well: Echolocation Behavior of Bats and Responses of Insect Prey»] BioScience 51 (7): 555.  doi:10.1641/0006-3568(2001)051[0555:rttmwe]2.0.co;2. ISSN 0006-3568. (Noiz kontsultatua: 2022-11-03).
  7. Hu, Yinan; Majoris, John E.; Buston, Peter M.; Webb, Jacqueline F.. (2018-12-21). «Potential roles of smell and taste in the orientation behaviour of coral‐reef fish larvae: insights from morphology» Journal of Fish Biology 95 (1): 311–323.  doi:10.1111/jfb.13793. ISSN 0022-1112. (Noiz kontsultatua: 2022-11-03).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]