Kriptosporidiosi

Kriptosporidiosi
Deskribapena
Motacoccidiosis (en) Itzuli, Enteropatia, intestinal parasite infection (en) Itzuli
eritasuna
Espezialitateainfektologia
Arrazoia(k)Cryptosporidium parvum, Cryptosporidium, Cryptosporidium hominis, Cryptosporidium fragile
Cryptosporidium muris
Sintoma(k)beherakoa, Ikterizia, sukarra, goragalea, oka, deshidratazioa
Aszitisa
Patogenoaren transmisioafecal–oral route (en) Itzuli
Azterketa medikoamiaketa fisiko, Koprokultibo, Hemograma, optical microscopy (en) Itzuli, Polimerasaren kate-erreakzioa
ELISA
Tratamendua
Erabil daitezkeen botikakparomomycin (en) Itzuli, nitazoxanide (en) Itzuli eta Azitromizina
Identifikatzaileak
GNS-10-MKA07.2
GNS-9-MK007.4
GNS-10A07.207.2
DiseasesDB3221
MedlinePlus000617
eMedicine000617
MeSHD003457
Disease Ontology IDDOID:1733
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Kriptosporidiosia Cryptosporidium izeneko protozooak eragiten duen gaixotasuna da. Gaitza protozoo honetaz kutsatutako ur edo janariak hartzean harrapatzen da. Gastroenteritisa eragiten du.

1993. urtean AEBetan inoiz gertatu den uraren bidez transmititutako gaixotasun baten agerraldirik larriena izan zen, Milwaukee hirian (Wisconsin). Ia 400.000 pertsonek gastroenteritis akutua izan zuten. Gaitzaren jatorrian ez zen inongo birus edo bakteriorik agertu, Cryptosporidium parvum protozooa baizik, hiriaren ur-hornidura sisteman sartu zena.

Gastroenteritisa eragiten duten beste eragile patogenoen antzera, gaitza gorotz-aho bidetik transmititzen da. Ur kutsatua edatean, janari kutsatuak irensterakoan, protozooa duten ur zikinetan bainatzerakoan (ibaiak, aintzirak...) eta baita harreman sexualen bidez (uzki-sexua egiterakoan) harrapatzen da gaitza. Kasu horietan guztietan protozoo patogenoa duten gaixo baten gorozkiak dira gaitza transmititzen dutenak.

Aipatu behar da Cryptosporidium-ek, beste protozoo eta bakterioen aldean, erresistentzia handiagoa duela kloroarekiko. Beraz, edateko uraren arazketa prozesuan, klorazioaz gain, sedimentazioa eta iragazketa prozesuek garrantzi handia dute eragile patogenoa erauzteko.

Esan bezala, gastroenteritis akutua eragiten du kriptosporidiosiak. Gaitza ez da larria, eta hamar egunen buruan berez sendatzen da. Beherakoak, sabeleko mina eta odolik gabeko gorozki urtsuak dira sintoma nagusiak. Hala ere, immunitate-sistema ahulduta dutenek (HIESdunek, adibidez) konplikazio larriak dituzte, beherako ugari izanik (50 inguru egunero). Ospitaletako zainketa berezien unitateetan artatu behar dira gaixo horiek.

Gaitzaren diagnostikoa gorotzaren azterketan datza (protozoo bizkarroia antzemateko) edo ELISA bitarteko frogaren bidez, protozoo patogenoaren antigenoak aurkitzeko. Tratamenduari dagokionez, kasu gehienetan ez da inongo botikarik ematen, gaixoaren birhidratazioa zaindu behar da soilik. Pertsona immunogutxituetan besterik ez dira erabiltzen azitromizina eta paramomizina bezalako medikamentuak.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]