Kristoren Odola, kristau teologian, deboziozko objektua da, eta bi kontzepturi aplikatzen ahal zaio: batetik, Jesusek gurutzean isuritako odola bera izan daiteke, eta hura ustez gorde izan duten erlikiak gorde izan dira tradizioan; eta, bestetik, eukaristian presente dagoen odol sakramentala. Kristautasunaren adar batzuek Kristok gurutzean isuri zuen odol bera dela uste dute.
Eliza Katolikoak " transubstantziazio" terminoa erabiltzen du ogiaren eta ardoaren aldaketa Kristoren gorputzean eta odolean deskribatzeko, egiazki gertatzen den fenomenoa dela dio ortodoxia katolikoak.
Kristoren Odolaren agerpen ikonografikoak ugariak dira tradizio kristauan, esate baterako Bizitzaren Iturriaren sinboloa[1] eta Jesus haurrari lotutako odolaren sinbolismoak[2].