Krisztina Garda | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Budapest, 1994ko uztailaren 16a (30 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | waterpolo jokalaria |
Parte-hartzailea
| |
Pisua | 76 kilogramo |
Altuera | 170 zentimetro |
![]() ![]() |
Krisztina Garda (Budapest, Hungaria, 1994ko uztailaren 16a) waterpolo jokalari hungariarra da, brontzezko domina olinpikoa eta Europako txapelduna.
2011n, bigarren izan zen U17ko Europako Txapelketan. 2012an, helduen selekzioan, Munduko Kopako kanporaketan sartu zen. Zilarrezko domina irabazi zuen U19ko Munduko Kopan eta U18ko Munduko Kopan. 2013ko Emakumeen Munduko Waterpolo Ligan, laugarren izan zen. Munduko Txapelketan, brontzezko domina irabazi zuen, eta, Junior mailako Munduko Txapelketan, seigarren sailkatu zen.
2015eko Emakumeen Munduko Waterpolo Txapelketan, bederatzigarren sailkatu zen. 2016an, Europako Txapelketako selekzioko kide izan zen[1].
2019an, urrezko domina irabazi zuen Unibertsiadean[2]. Hungariako Kopa irabazi zuen 2020ko irailean[3]. 2021era atzeratutako Tokioko Olinpiar Jokoetan, brontzezko domina lortuko zuen taldeko kidea izan zen[4].
2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), brontzezko domina irabaziko du Hungariako taldearekin, AEBkoaren (urrezkoa) eta Espainiakoaren (zilarrezkoa) atzetik sailkatuz. Hauek osatuko dute Hungariako taldea: Edina Gangl, Krisztina Garda, Gréta Gurisatti, Anikó Gyöngyössy, Anna Illés, Rita Keszthelyi, Dóra Leimeter, Alda Magyari, Rebecca Parkes, Natasa Rybanska, Dorottya Szilágyi, Gabriella Szűcs eta Vanda Vályi-k[5][6].
Udako Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2020 | Tokio ![]() |
![]() |
Waterpoloa emakumezkoa[7]. |
Munduko Waterpolo Txapelketa