Kronika Mozarabiarra | |
---|---|
Jatorria | |
Egilea(k) | Anonymous (Chronicle of 754) (en) |
Sorrera-urtea | 754 |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | kronika |
Hizkuntza | Medieval Latin (en) |
Deskribapena | |
Honen parte da | España sagrada (en) |
Kronika Mozarabiarra, 754ko Kronika, Kordobako Anonimoa, Isidoro Pacensearen Kronikoia edo latinez Epitome Isidori Pacensis episcopi edo Continuatio Hispanica anni DCCLIV izenez ere ezaguna,[1] Erdi Aroko kronika bat da VIII. mendean idatzia Iberiar penintsulan, ustez Isidoro izena zuen elizbarruti lusitaniar bateko apezpikuak idatzi zuena.[2] Kronika honek Isidoro Sibiliakoaren Historia de los Godos delakoaren jarraipena izan nahi zuen, nahiz askoz apalagoa izan; 610. urtean hasten da, Heraklio enperadorearen lehen urtean, eta 754.ean amaitu.
Ia ez du ezer esaten Penintsulako bisigodoez, baina asko dio Ekialdean gertatutakoez, batez ere Bizantziar Inperioarekin eta Omeiatar Kaliferriarekin lotutakoez.