Ksar el-Kebirreko gudua (arabieraz: معركة وادي المخازن) edo Hiru erregeen gudua (arabieraz: معركة الملوك الثلاثة) iparraldeko Marokon, Ksar el-Kebir eta Larachetik gertu, 1578ko abuztuaren 4an egindako gudua izan zen.[1] Kargutik kendu zuten
Abu Abdallah Mohammed II.a sultanak Sebastian I.a Portugalgoaren laguntza eskatu zion Abu Marwan Abd al-Malik I.a sultan berriaren kontra. Sebastianek gurutzada bat prestatu zuen Abu Abdallah laguntza eskatu zion ondoren. Abu Abdallahren osabak, Abd Al-Malikek, otomandar laguntzari esker lortu zuen boterea. Portugaldarren porrota eta erregea oinordekorik gabe hil zenean, izugarrizko ezbehar politikoa izan zen: Aviz leinua amaitu zen eta 60 urtez Espainiarekin bat egin zuen.
- ↑ Tucker, Spencer C.. (2009). A Global Chronology of Conflict: From the Ancient World to the Modern Middle East. ISBN 978-185109-672-5..