Kubatar son

Kubatar son
Sexteto Habanero 1925ean
Sorrera1920ko hamarkadatik aurrera
Sorlekua Kuba
Jatorri estilistikoak
HedapenaMundu osora
Instrumentuak
Azpigeneroak

Kubatar sona (gaztelaniaz: son cubano) Kuban jatorria duen musika- eta dantza-estiloa da, 1930eko hamarkadatik aurrera nazioarteko proiekzioa lortu zuena. Erritmo horrek espainiar musikaren egitura eta ezaugarriak eta musika-tresna afrokubatar eta indigenak konbinatzen ditu. Kubatar sona Latinoamerikako musikaren generorik eraginkorrenetako bat da; haren deribatuak eta fusioak, salsa bereziki, mundu osoan zabaldu dira.[1]

Son[2] hitza eskualdeko herrialdeetako beste musika-estilo batzuetan ere erabili izan dute baina estilo hauek ez dute kubatar sonarekin inolako zerikusirik.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Orovio, Helio 2004. Cuban music from A to Z. 203. orr.
  2. Elhuyar Hiztegia

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Musika Artikulu hau musikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.